Share to:

Hilda Ram

Hilda Ram

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Mathilda Ramboux
JaiotzaAnberes1858ko urriaren 31
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaAnberes1901eko uztailaren 12a (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Izengoitia(k)Mathilda Ramboux

Musicbrainz: 326a01d2-fcc1-46d8-85e7-f7751badc53b IMSLP: Category:Ramboux,_Mathilda Edit the value on Wikidata

Maria Mathilda Ramboux, jaiotzez Hilda Ram (Anberes, 1858ko urriaren 311901eko uztailaren 12a) flandriar idazlea izan zen. Flandriar mugimenduan eta mugimendu feminista katolikoan ekintzailea izan zen.

Biografia

Gaztaroa eta ikasketak

Maria Mathile Ramboux 1858ko urriaren 31n jaio zen Anberesen, zortzi seme-alaba zituen familia aberats batean. Aita soldadua zen. Flandriako Wavre-Notre-Dameko irakasleentzako eskolan ikasi zuen. Ondoren, Britainia Handira joan zen, Uptoneko Ursulinen Institutuan, Londrestik gertu, ingelesa ikastera.[1][2]

Karrera

Ikasketak amaitutakoan, Ramek irakasle gisa lan egin zuen Anna Bijns ikastetxean, baina lana utzi behar izan zuen haren osasun ahulak eraginda. Ondoren, idazteari ekin zion. Bere lehen olerki bildumak —Een Klaverken uit ’s Levens Akker, 1884an Hilda Ram ezizenarekin argitaratua— harrera ona izan zuen. 1890ean Staatsprijs voor Poezie saria lortu zuen Gedichten liburuagatik.[3] Hilda Ramen mentoreak, beste batzuen artean, Pol de Mont eta Jan van Droogenbroeck idazle flandriarrak izan ziren.[4]

1894 eta 1899 artean, Ramek "Wonderland" argitaratu zuen Maria-Elisabeth Belpairerekin batera, gazteentzako kontakizun laburrak eta maitagarrien ipuinak jasotzen zituen bost liburukiko bilduma.[5] 1897an, Ramek eta Belpairek emakumeek sarbide izan zezaketen Extension universitaire pour les femmes izeneko unibertsitate-mailako ikastaroa sortu zuten. 1899an Constance Teichmann Zirkulua sortu zuten, klase aberatseko emakumeen artean flandriar hizkuntzaren erabilera sustatzeko.[6] Horrez gain, Dietsche Warande literatura-aldizkaria sortu zuten Belforten, eta Ram-ek lehen argitalpen-batzordean parte hartu zuen. Haren osasunak, baina, okerrera egin zuen, eta ezin izan zuen egunkarian kolaboratzen jarraitu.[2]

Hilda Ram Eigen Leven zirkulu katoliko flandriarreko kidea, Ordre de Léopold ordenako zalduna eta Davidsfonds kultura sare flandriarreko administrazio kontseiluko kidea izan zen.[7]

Minbiziak jota hil zen 1901eko uztailaren 12an Anberesen. Hiri bereko Berchem barrutiko hilerrian lurperatu zuten.

Argitalpenak

Hilda Ramek poemak, antzezlanak, oratorio bat eta prosa narratiboa idatzi zituen. Bere ibilbidea poeta gisa hasi zuen bilduma hauekin:

  • Een Klaverken uit ’s Levens Akker [Levens Akkereko hirusta] (1884)
  • Bloemen en Bladeren [Loreak eta hostoak] (1886)
  • Verhuizen [Aldatzeak] (1888)
  • Gedichten [Poemak] (1889), in 1890 vijfjaarlijkse Staatsprijs voor Poëzie.
  • Nog een Klaverken [Beste hirusta bat] (1894)
  • Wat zei wat zong "dat kwezeltje" [] (1898)
  • Heidekoniginnetje [Zer esan zuen, zer kantatu, buruberoak?] (1902)
  • Gedichten [Poemak] (1906)

Maria E. Belpairerekin maitagarrien ipuin originalak eta itzuliak eta bestelako ipuinak bildu zituen Wonderland-en [Mirarien Herria] (1894-1899).

Prosaz idatziriko lanak:

  • De Familie Schrikkel, [Schrikkel familia] eleberria (1899)
  • Slachtoffers voor Transvaal [Transvaal-eko biktimak] (1901)
  • Schetsen, novellen, vertellingen [Oharrak, eleberriak, kontakizunak] (1903)

Edgar Tinel-en Godelieve operaren libretoa idatzi zuen (1892)[8]

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Hilda Ram» artikulutik itzulia izan da, 2022-11-05 data duen 198399711 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-11-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Nederlanderaz) Daens, Servaas. (1901). «Hilda Ramt» Dietsche Warande en Belfor Jaargang 1901: 261-296. (kontsulta data: 2025-04-27).
  2. a b (Frantsesez) Gubin, Éliane, ed. (2006). Dictionnaire des femmes belges XIXe et XXe siècles. Éd. Racine ISBN 978-2-87386-434-7. (kontsulta data: 2025-04-27).
  3. (Frantsesez) Gubin, Éliane, ed. (2006). Dictionnaire des femmes belges XIXe et XXe siècles. Éd. Racine ISBN 978-2-87386-434-7. (kontsulta data: 2025-04-27).
  4. (Nederlanderaz) Daens, Servaas. (1901). «Hilda Ramt» Dietsche Warande en Belfor Jaargang 1901: 261-296. (kontsulta data: 2025-04-27).
  5. (Nederlanderaz) Belpaire, Marie-Elisabeth; Ram, Hilda. (1906). Wonderland: vertellingen. De Seyn-Verhougstraete (kontsulta data: 2025-04-27).
  6. (Ingelesez) De Maeyer, Jan; Ewers, Hans-Heino; Ghesquière, Rita. (2005). Religion, Children's Literature, and Modernity in Western Europe, 1750-2000. Leuven University Press ISBN 978-90-5867-497-5. (kontsulta data: 2025-04-27).
  7. (Nederlanderaz) «Hilda Ram - Nederlandse Poëzie Encyclopedie» www.nederlandsepoezie.org (kontsulta data: 2025-04-27).
  8. «Godelieve, Op.43 (Tinel, Edgar) - IMSLP» imslp.org (kontsulta data: 2025-04-27).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya