Share to:

Hotei

Hotei

Bizitza
JaiotzaIX. mendea
HerrialdeaTang dinastia
HeriotzaYuelin Temple (en) Itzuli, 916 ( urte)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, olerkaria eta bhikṣua
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioabudismoa

Hotei (txinerez eta japonieraz 布袋, Budai eta Hotei ahoskatua hurrenez hurren) monje txinatar semihistòrikoa da, Buda Maitreia gisa gurtua budismoaren Zen korrontean panteoi budista japoniarrean. Buda irribarretsua ere esaten zaio, bere irudikapen ikonikoa hori delako, eserita dagoen buda gizen eta alai batena.

Pertsonaia

Delako Hotei pertsonaia X. mendearen inguruan bizi izan zen Txinako Wuyueko erresuman. Haren izenak, hitzez hitz, «oihalezko zakua» esan nahi du, eta alderrai zebilela zeraman poltsari egiten dio erreferentzia. Bere izaera alaiak, nortasun dibertigarriak eta bizimodu eszentrikoak maistra edo figura budista gehienengandik bereizten dute. Ia beti irribarre edo barre egiten dio; hortik dator txineraz duen ospea, «Buda irribarretsua».

Horeiri buruz hitz egiten duten testu-froga nagusiak Zen monje budisten biografia-bilduma batean daude, Lanpararen transmisioa izenekoan.[1]

Ikonografia

Hoteiren ikonografian eskuarki monje alderrai bat aurkezten zaigu, lodia eta ilea buru-arras moztua, beti irribarretsu, altxor guztiak biltzen dituen zakua aldean daramala. Esku bat altxaturik ilargi beteari zuzenduta azaldu ohi da argiaren metafora gisa. Japoniako tradizioan Hotei da Zori Onaren Zazpi Jainkoetan ezagunena. Tradizioaren arabera takarabune (altxorren ontzia) batean iritsi ziren zazpi jainko horiek urte berriaren bezperan. Hoteiren irudia duten objektuak zori ona emango dio bere eramaileari edo jabeari, uste japoniarretan.[2]

Budaren estatuetan irudi ohikoa gorputzaren proportzioen oreka nabarmenekoa da, salbu eta Gandharako artearen hastapenetan, non badauden Buda aszetikoen adibideak. Kontraste handia egiten dute beraz, Hotei edo buda irribarretsu eta gizenen irudikapenek. Baina hain da zabaldua irudi estereotipiko hau, non Mendebaldean Siddhartha Gautama edo Buda original historikoaren nahasten den maiz irudi hau.

Erreferentziak

  1. «Records of the Transmission of the Lamp vol. 7» The Zen Gateway (kontsulta data: 2023-12-12).
  2. García Gutiérrez, Fernando. (2014). «Kozuka, Hotei jainkoaren irudiarekin» Bilboko Arte Ederren Museoaren (kontsulta data: 2023-12-12).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya