Share to:

Howard Carter

Howard Carter

Bizitza
JaiotzaBrompton1874ko maiatzaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1939ko martxoaren 2a (64 urte)
Hobiratze lekuaPutney Vale Cemetery (en) Itzuli 
Heriotza moduaberezko heriotza: linfoma
Familia
AitaSamuel John Carter
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegiptologoa, antropologoa, arkeologoa, necropolis scholar (en) Itzuli eta margolaria
Enplegatzailea(k)Egypt Exploration Society (en) Itzuli  (1891 -  1899)
Supreme Council of Antiquities (en) Itzuli  (1900 -  1905)
Jasotako sariak

Musicbrainz: 04fb4ab1-599e-4ca6-93cf-3efb140d83d0 Discogs: 496645 Find a Grave: 3665 Edit the value on Wikidata

Howard Carter (Kensington, Londres, 1874ko maiatzaren 9a - Londres, 1939ko martxoaren 2a) ingeles arkeologo eta egiptologo bat izan zen. 1922an Egiptoko Luxor hiriaren aurrealdean dagoen Erregeen Haranean Tutankhamon faraoiaren hilobia topatzeagatik nazioartean ospetsu bilakatu zen.

Biografia

Ingalaterrako Londres hiriburuko Kensington auzoan jaio zen: hamaika seme-alabaz osatutako familia bateko semerik gazteena zen. Aita, Samuel Carter, artista zen. Howard Carter Norfolk hirikoa iparraldeko Swaffam udalerrian hazi zen, inongo heziketa formalik jaso gabe. Aitak marrazketa eta margolaritzaren oinarriak irakatsi zizkion.

1891n, 17 urte zituela, Carterrek Egiptoko indusketa-lanei ekin zien, bertan topatutako idazki eta margoen kopiak marraztuz. Beni Hasan aztarnategian egon zen. Ondoren, William Flinders Petrie-ren tutoretzapean jardun zen.

1899an Egiptoko Zaharkinen Zerbitzuan lan egin zuen, 1905ean eztabaida baten ondoren erakunde hori laga zuen arte. Urte batzuk ekonomikoki estu eta larri ibili ondoren, 1907an Lord Carnarvon britainiar aristokrata ezagutu zuen; berau arkeologiarekiko zaletasuna eta egoera ekonomiko ona zuen gizona zenez, Carter bere indusketa lanetan segitzeko diruz hornitu zuen. Laster, Carter Lord Carnarvonen aztarnategi guztien begirale bilakatu zen.

Tutankhamonen hilobia

Lord Carnarvonek aurretik Carter bila ibili zen Tutankhamon faraoi ezezagunaren hilobiaren indusketak finantziatu zituen. 1922ko azaroaren 4ean azkenik Carterrek Tutankhamonen hilobia topatu zuen (gerora KV62 deitu zitzaion), artean Erregeen Haranean hobekien gorde eta topatu izan zen faraoi-hilobia. 1923ko otsailaren 16an, Carter eta Lord Carnarvonek indusketa lanetan jardun zuten, Carterrek ganbera ireki eta Antzinako Egiptoko garaitik ordu arte Tutankhamonen sarkofagoa ikusi zuen lehenbiziko pertsona izan zen.

Topatu zuten materiala zerrendatu ondoren, Carter arkeologia mundutik erretiratu eta bildumatzaile bihurtu zen. 1939ko martxoaren 2an Londresko Kensington auzoan hil zen, 65 urte zituela.

Haren heriotzaren ondoren, eta Tutankhamonen aztarnategian indusketa lanetan ibilitakoek ustez izandako arazoen ondorioz, "Faraoien madarikazio" baten kondaira sortu zen, askoren ustez bertan jardun zuen talde lanak faraoiaren hilobia "profanatu" baitzuen. Halere, kondaira hori ukatzeko, Carterren adin aurreratua aipatu izan da maiz.

Kondaira horretatik egia den gauza bakarra hauxe da: hilobia topatu ostean, Howard Carterren kanarioa kobra batek janda hil zela (suge hori Antzinako Egiptoko faraoien babes ikurra zen).

Howard Carter arkeologoaren gorpua Londresko mendebaldeko Putney Vale hilerrian lurperatu zuten.

Iruditegia

Bilbiografia

  • T.G.H James, Howard Carter ; The Path to Tutankhamun, Londres: Tauris Parke, 2001.
  • Reeves, N. and Taylor, J.H., Howard Carter: Before Tutankhamun, Londres: British Museum Press, 1992.
  • The History Of Howard Carter polo Dr. Thomas Schwarz

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya