Share to:

Hudo

Hudo
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaMustelidae
GeneroaMustela
Espeziea Mustela furo
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
Ernaldia67 egun
Genomaren kokapenadnazoo.org… eta ensembl.org…

Hudoa[1] (Mustela putorius furo) carnivora ordenako mustelidoen familiako ugaztun bat da, ipurtatsaren forma etxekotua.

Untxarta[2] izena ere erabili izan da animalia honetarako.

Ezaugarriak

40 cm inguru luze izaten da, eta 0,7kg eta 2,3kg inguru pisatzen du. Ilea zuri horixka du, eta begiak gorriak. 5-10 urte bizi izaten da.[3]

Historia

Uste da hudoek duela bi mila urte baino gehiago hasi zutela euren historia gizakiarekin batera. Antzinako greziarrak izan ziren hudoak ugaltzen eta ehizatzeko erabiltzen lehenak, antzinako egiptoarrak katuekin bezala. [4] Hudoa ipurtatsetik dator, haren azpiespezietzat hartzen da. Ipurtatsaren izen zientifikoa Mustela putorius da; eta hudoarena, Mustela putoriu furo.[5]

Ehiza

Ehunka urtez hudoen erabilera nagusia ehiza izan zen. Izan ere, hudoaren gorputz luze eta argala oso egokia da gordelekuetan dabiltzan animaliak ehizatzeko.[6]

Oraindik ehizatzeko erabiltzen dira herrialde batzuetan; batez ere Australian, untxiak ehizatzeko. Espainiako Erresuman, hudoak ehizarako erabiltzea araututa dago autonomia erkidego bakoitzean, baina gehienek, Balear uharteek adibidez, legez debekatu egiten dute horretarako erabiltzea. Beste erkidego batzuek, oro har hudoekin ehizatzea debekatu arren, baimen berezia ematen dute untxi-izurritea dagoenean.[7]

Hudoak, maskotatzat

Hudoa energia eta bizitasun handikoa da, eta gizakiari lagun egiteko egokia, oso izaera jostagarria duelako eta bere giza familiarekin aisialdiko uneak partekatzea maite duelako. Eguneroko presentzia eta dedikazio handia eskatzen du.[8]

Elikagaiak

Hudoa haragijalea da, eta metabolismo oso azkarrekoa. Animalia oso bat jaten ahal du, adibidez untxiak, arratoiak edo hegaztiak. Hudoaren elikadura idealak % 40 animalia proteina eta % 20 gantz ditu.[9][10]

Aktibitatea

Hudoek lo egiten ematen dute denbora gehiena, egunean hamalau ordutik hemezortzi ordura,[4] baina esna daudenean oso aktiboak dira, eta jolastea asko gustatzen zaie. Hudoak animalia krepuskularrak dira, hots, aktiboagoak dira egunsentian, ilunabarrean eta gauaren zati batean. Kaiolatuta badaude, egunero atera behar dira, ariketa fisikoa egin dezaten, gutxienez ordubetez; eta jolasleku bat behar dute.[11]

Hudo motak

Hudoek kolore eta tonalitate ugari dituzte, eta ohikoenak honako hauek dira:[12]

  • Albinoa
  • Beltza
  • Sable beltza
  • Xanpaina
  • Txokolate kolorekoa
  • Kanela kolorekoa
  • Zuria, begi beltzekin (ez albinoa)
  • Sablea
  • Zilarra
  • Hiru kolorekoa

Erreferentziak

  1. Fundazioa, Elhuyar. «hurón» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2023-08-31).
  2. «untxarta» Orotariko Euskal Hiztegia (Euskaltzaindia) (kontsulta data: 2023-08-31).
  3. «SOSHurones - Información técnica del hurón» www.soshurones.org (kontsulta data: 2022-10-27).
  4. a b (Gaztelaniaz) 20minutos. (2018-08-10). «Las diez curiosidades que no sabías sobre los hurones» www.20minutos.es - Últimas Noticias (kontsulta data: 2022-10-27).
  5. www.hurones.com.mx (kontsulta data: 2022-10-27).
  6. (Gaztelaniaz) «Hurón: 15 cosas alucinantes que no sabes sobre este animal - Olor fuerte» MuyInteresante.es 2018-02-02 (kontsulta data: 2022-10-27).
  7. (Gaztelaniaz) «Caza del conejo con hurón · Blog de caza · Álvarez» http://www.a-alvarez.com/ (kontsulta data: 2022-10-27).
  8. (Gaztelaniaz) «El hurón como mascota: todo lo que hay que saber» Catycan 2018-01-12 (kontsulta data: 2022-10-27).
  9. (Gaztelaniaz) «Hurones, lo que debes saber sobre su naturaleza y cuidados» Clínica Veterinaria Zarpa (kontsulta data: 2022-10-27).
  10. (Gaztelaniaz) «¿Cuál es la mejor dieta para un hurón?» Gwana Vet 2018-03-01 (kontsulta data: 2022-10-27).
  11. (Gaztelaniaz) Huelin, Laura. (2018-08-16). «Todo sobre el comportamiento del hurón» Mis Animales (kontsulta data: 2022-10-27).
  12. (Gaztelaniaz) petepua. (2020-10-02). «✅ Razas de hurones. Clasificación y taxonomía del hurón: Ferrets 🐾» Pet-e-Püa (kontsulta data: 2022-10-27).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya