Huey Long
Huey Pierce Long Jr. (Winnfield, Louisiana, 1893lo abuztuaren 30a – Baton Rouge, 1935eko irailaren 10a) estatubatuar politikaria izan zen. Kingfisher deitua, politikari populista ezkertiarra izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratako kidea. Depresio Handian nabarmendu zen Franklin D. Roosevelt presidentearen New Deal politiken aurkako kritikengatik, Longek behar bezain erradikalak ez zirela uste baitzuen. Pertsonaia eztabaidagarria izan zen, alde batetik pobreen defendatzailetzat jotzen zen, eta bestetik demagogo faxistatzat.
Long Louisianako ipar pobretuan jaio zen, eta eskatzaile pobreen abokatu gisa lan egin ondoren, Louisianako Zerbitzu Publikoaren Batzordeko kide hautatu zuten. Kargu honetan Standard Oil bezalako enpresa handiak auzitara eraman zituen.
1928an Louisiana estatuko gobernadore izateko hauteskundeak irabazi zituen. Kargu horretatik, gizarte-programak bultzatu zituen eta herri-lanen proiektu handiak antolatu zituen. 1929an, estatuko senatuan epaiketa politikorako saio batek porrot egin zuen.
1930ean Ameriketako Estatu Batuetako senatari hautatu zuten, baina 1932ra arte ez zuen karguaren zina egin. Isolazionista bat izan zen enpresa handiek eta burtsak Estatu Batuen kanpo-politika zuzentzen zutela pentsatzean. 1932ko hauteskundeetan Roosevelt babestu zuen, baina 1933tik aurrera kritikatzen hasi zen. Ekonomia suspertzeko, Longek gastu federal masiboa proposatu zuen, aberastasunaren gaineko zerga eta aberastasunaren banaketa. Proposamen horiek milioika pertsonak babestu zituzten, eta, ondoren, Rooseveltek horietako batzuk aplikatu zituen.
Longek 1936ko hauteskundeetara aurkeztu zuen bere hautagaitza. 1935eko irailaren 8an, Carl Weissek Huey Long tirokatu zuen Louisiana estatuko Kapitolioan. Longen bizkartzainek berehala hil zuten Weiss, eta Long bi egun geroago hil zen.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









