Humberto Delgado
Humberto da Silva Delgado (Boquilobo, Portugal, 1906ko maiatzaren 15a - Villanueva del Fresno, Badajoz, Espainia, 1965eko otsailaren 13a) militar eta politikari portugaldarra izan zen. BiografiaDemokrazia ezartzearen aldeko eta Errepublikako lehendakarigai izan zen 1958. urtean. Oliveira Salazarren gobernuak galarazi egin zion hauteskunde-kanpaina amaitzea, eta armadatik baztertu zuen handik urtebetera ekintza politiko subertsiboak antolatzen zituela salaturik. Directorio Revolucionario Ibérico de Liberación (euskaraz: «Askapenerako Iberiar Direktorio Iraultzailea») erakunde armatuko kide nabarmena izan zen. Brasilen erbesteraturik egon ondoren, 1965. urtean Espainiara hurbildu eta Portugalgo Polizia Politikoak harrapatu zuen. Villanueva del Fresnon hil zuten, Portugalgo mugatik hurbil. Erreferentziak
|