Share to:

Hun Sen

Hun Sen

(2024)

34. Kanbodiako lehen ministroa

1998ko azaroaren 30a - 2023ko abuztuaren 7a
Ung Huot

Kanbodiako lehen ministroa

1993ko irailaren 21a - 1998ko azaroaren 30a

Kanbodiako lehen ministroa

1985eko urtarrilaren 14a - 1993ko uztailaren 2a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakហ៊ុន​ ប៊ុន​ណាល់
JaiotzaPeam Kaoh Sna Commune (en) Itzuli1952ko abuztuaren 5a (73 urte)
Herrialdea Kanbodia
Lehen hizkuntzakhmerera
Familia
AitaHun Neang
Ezkontidea(k)Bun Rany (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakkhmerera
vietnamera
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraKhmer Gorriak
Kampuchean People's Revolutionary Armed Forces (en) Itzuli
Kanbodiako Errege Indar Armatuak
Graduamaior
Armadako jeneral
Parte hartutako gatazkakVietnamgo gerra
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaTheravada
Alderdi politikoaKanbodiako Herriaren Alderdia
Khmer Gorriak

samdechhunsen.gov.kh
IMDB: nm0784007 Facebook: hunsencambodia Edit the value on Wikidata

Hun Sen (khmereraz: ហ៊ុន សែន; Kampong Cham, 1952ko abuztuaren 5a) kanbodiar politikaria da. Kanbodiako lehen ministroa izan zen 1985etik 2023ra.

Bizitza

1970ean Khmer Gorriekin bat egin zuen eta mailaz maila gora eginez joan zen. 1975ean, Phnom Penheko gatazkan begi bat galdu zuen. 1976an, Khmer Gorriek, Pol Pot buruzagi zela, Kanbodia Demokratikoaren Errepublika aldarrikatu zuten, eta Hun Senek Vietnamera alde egin zuen.

1979an, vietnamdarrek lagundutako armadak estatu-kolpea eman eta Khmer Gorriak eta Pol Pot Phnom Penhetik alde egitera behartu zituzten. Hun Sen bere herrira itzuli zen, eta vietnamdarrek lehen ministro egin zuten. 1979tik 1993ra bitartean, vietnamdarren gobernu txotxongiloaren buru izan zen. Nazio Batuek milioika dolar sartu zituzten Kanbodian 1993an monarkia konstituzional batekin demokrazia ezartzeko asmoz.

Nazio Batuek babestuta, hauteskundeak egin ziren 1993an, eta Norodom Ranariddh printzeak, Norodom Sihanouk erregearen semeak, irabazi zituen. Hala ere, Hun Senek, Kanbodiako Herriaren Alderdiaren lehendakariordeak, esan zuen bere alderdiak herria zatituko zuela eta bere buruzagitza beharrezkoa zela. Nazio Batuek boterea Ranariddhen eta Hun Senen artean banatzea proposatu zuen, biak lehen ministro izendatuz.

1993tik 1997ra bitartean, elkarrekin gobernatu zuten, baina 1997ko maiatzean Ranariddhek bere herriari ohartarazi zion 1998an Hun Senek hauteskundeak irabazten baldin bazituen, Kanbodiaren monarkia konstituzionalerako bidea zapuztuko zuela, eta komunismoa ezarriko zuela berriz, demokraziaren ordez. Handik bi hilabetera, Hun Senek Ranariddh bere kargutik kendu zuen, eta gatazka odoltsua sortu zen, dozenaka hildako eragin zituena. Kazetariek estatu-kolpea zela esan arren, Hun Senek ukatu egin zuen. Printzeak alde egin behar izan zuen eta, hura kanpoan zela, Kanbodiako parlamentuak Ung Huot atzerri-ministro ohia aukeratu zuen Ranariddh printzearen ordezko.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya