Huron
| Huron Lake Huron (ingelesez) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 176 m |
| Mota | aintzira |
| Luzera | 332 km |
| Zabalera | 245 km |
| Azalera | 59.600 km² |
| Sakonera | 230 m |
| Bolumena | 3.538.000 hm³ |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 44°35′33″N 82°45′23″W / 44.592584°N 82.756293°W |
| Honen parte da | Lake Michigan–Huron (en) Aintzira Handiak Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada arteko muga |
| Estatu burujabe | |
| Probintzia | |
| Hidrografia | |
| Betebidea | ikusi
|
| Hustubidea | St. Clair ibaia |
| Erresidentzia denbora | 22 a |
| Arroaren azalera | 193.473 km² |
| Arro hidrografikoa | Lake Huron drainage basin (en) |
Huron[1] (ingelesez: Lake Huron, frantsesez: Lac Huron) Amerikako Aintzira Handietako bat da. Mendebaldean, Ameriketako Estatu Batuetako Michigan estatua du, eta ekialdean Kanadako Ontario probintzia.
Izena
Frantziako lehendabiziko esploratzaileek, ondoko beste Aintzira Handiei buruz ezer ez zekitenez, La Mer Douce («Ur gezako itsasoa») izena jarri zioten. 1656ko mapa batean Karegnondi izena zuen. Baina inguruko eskualdean huroi etniakoak bizi zirenez, geroztiko mapa guztietan Lac des Hurons («Huronen aintzira») zeritzoten.
Geografia
Huron aintzirak 59.600 km²-ko eremua, 332 km-ko luzera, 245 kilometroko zabalera eta, batez beste, 59 metroko sakonera ditu[2].
Mackinaceko kanalak Huron eta Michigan aintzirak lotzen ditu, biak maila berean izaki. Geologikoki eta hidrologikoki ur multzo bera dira, horrexegatik batzuetan Michigan-Huron aintzira deritze. Superior 7 metro gorago dago, eta St. Marys ibaiaren bidez isurtzen da Huronera[3]. Hustubidea aldiz St. Clair ibaia da, St. Clair aintzirara doana.
Huron aintziran dagoen Manitoulin uhartea (2.766 km²) ur gezako laku bateko uharterik handiena da. Uharte horretan dago Manitou aintzira, ur gezako aintzira baten barruko uharte batean dagoen aintzirarik handiena.
Ekologia
Aintzirako amuarraina da Hurongo arrainetan nagusi. 1930. hamarkadan iritsitako espezie inbaditzaileak ere ugari dira, hala nola, itsas lanproia, Alosa pseudoharengus eta Osmerus mordax. 1960. hamarkadan Ozeano Bareko izokina sartu zen.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Great Lakes Factsheet No. 1: Physical Features and Population Epa.gov
- ↑ Jan A. DERECKI: St. Marys River: physical and hydraulic characteristics Glerl.noaa.gov
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










