Ideien teoria
Ideien teoria Platonek garatutako ontologia da.
Platon: bizitza eta lanak
Bere bizitza 20 urteko lau periodotan bana daiteke:
- Haurtzaroa: Platon Atenasen jaio zen Kristo aurreko 427 urtean. Bere familia aristokratikoa zen. Lehenengo urteetan bere klaseari zegokion heziketa jaso zuen. Kratilo, Heraklitoren ikasle izan zena, izan zuen filosofiako irakasle. Literatura zalea izan zen, olerkiak maiz agertzen direlarik bere obretan.
- Gaztaroa:Sokratesekiko harremanak eta Sirakusara iristea gertatu ziren garai honetan:
- 1.Sokratesekiko harremanak: Hogei urte zituela ezagutu zuen filosofo hau. Honen izaerak txunditu egin zuen; harez geroztik, bere dizipulurik leialena izanik. Sokrates hil zenean, Atenasetik ihes egin zuen lagun batzuekin eta Megaran ezkutatu ziren, non Euklidesek (Sokratesen dizipulua ere zena) lagunduko zien. Arriskurik ez zegoela uste zuenean Atenasera itzuli eta idazten eta irakasten hasi zen.
- 2.Sirakusara iristea: 390 urte aldera Mediterraneoan zehar bidaia egin zuen. Kreta, Egipto, Cirene eta Magna Graecia bisitatu zituen. Pitagorikoekin harremanetan jarri zen, eta bere sokratismoa nabarmenki aldatua suertatu zen. Sirakusako gortean jaso zuten eta hantxe bere ideia politikoak praktikara eramaten saiatu zen. Erregeari filosofiaren araberako bidezko estatua egin zezala aholkatu zion. Tiranoa, berriz, ez zegoen bere gutiziak zapuzteko prest eta Platon egiendarrei entregatua izan zen. Horiek gerlako preso kontsideratu zuten, eta esklabu bezala saldu, beranduago lagun batek erosi eta Atenasera eraman zuelarik.
- Heldutasuna eta Akademia: Berrogei urte zituela Akademoren parkean eskola bat fundatu zuen, tokiarengatik Akademia deitu zena. Han hogei urtez irakatsi zuen eta bere elkarrizketa ederrenak idatzi zituen. Batez ere, filosofia, matematika eta astronomia irakasten zituen. Sarrerako txartel batean "Geometriarik ez dakienak ez du hemen sartzerik" irakur omen zitekeen.
- Zahartzaroa - Estatua antolatzeko saiakera berria: 367 urtean Sirakusako tiranoa hil zen eta Platonek bere ideia politikoak praktikara eramateko momentua heldua zela uste izan zuen. Hirurogei urte zituela Sirakusara iritsi zen, baita berriro huts egin eta Atenasera itzuli behar ere. 361 urtean berriz saiatu zen eta emaitza bera izan zuen. Atenasen laurogei urte bete arte jarraitu zuen irakasten eta idazten. Akademiaren lorategian lurperatu zuten.
Bere pentsaeraren eboluzioa lehen aipaturiko periodotan bana daitezke:
- Periodo sokratikoa. Perido honetako elkarrizketetan Sokratesen izaera eta ideiak azaltzen saiatu zen, batez ere. ("Lakes", "Karmides", "Eutifron", "Lisias", "Sokratesen apologia"...)
- Periodo antisofista. Elkarrizketa hauetan Platonen filosofia propia aurki daiteke. Berau sofisten aurkako kritikaz osatuta dago neurri handi batean. Nabarmenenak honakoak ditugu: "Kratilo", "Protagoras", "Gorgias", "Eutidemo", "Menon", "Errepublika I liburua"
- Heldutasun periodoa. Platonek bere filosofia sakontzen du: "Fedon", "Fedro", "Oturuntza", "Errepublika II-X liburuak"...
- Zahartzaro periodoa. Periodo honetan bere filofia aztertu eta kritikatu egin zuen. Elkarrizketa garrantzitsuenak: "Parmenide", "Sofista", "Timeo", "Filebo", "Legeak", "Teeto"...
Problematika orokora
- Presokratikoen herentzia: Pitagorasen dualismo antropologikoa eta arimaren hilezintasunaren teoria onartu zituen; Heraklitorengandik aldaketa geldiezina delako ideia; eleatarrengandik errealitatea aldaketa geldiezina delako ideia; eleatarrengandik izatearen ezaugarriak; filosofo pluralistak eta sofistak ere bere pentsamenduan azaltzen ziren.
- Sokratesen herentzia: Sokratesen metodo induktiboa, edo hobeto, metodo honen emaitzak, baina gai etiko eta politikoekiko interesa bereak egin zituen. Sokratesek egiak balore unibertsalak (guztientzako baliagarriak direnak) bazirela frogatu bazuen ere, ez zuen berorien funtsaren arazoa argitu.
- Platonen konponbidea: Platonen ustez, kontzeptu unibertsalek existentzia erreal eta mundu sentikorretik bereizia badute.
Ideien mundua
| « | Nahi al duk -jarraitu zuen Sokratesek- bi errealitate mota onar ditzagula? bata ikusgarria eta beste ikusezina?
-Onar ditzagun, bada. -Eta ikusezina beti egoera berean dagoela, ikusgarria inoiz ere egoera berean ez dagoelarik? -Onar dezagun hau ere -ihardetsi zuen Zebesek. Fedon |
» |
Platonek bi errealitate bereizi zituen,, bata hauteman daitekeen errealitatea eta bestea errealitate sumaezina eta aldaezina', honi dualismo platonikoa deritzo.
Ezagutzaren teoria
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Index:
pl ar de en es fr it arz nl ja pt ceb sv uk vi war zh ru af ast az bg zh-min-nan bn be ca cs cy da et el eo eu fa gl ko hi hr id he ka la lv lt hu mk ms min no nn ce uz kk ro simple sk sl sr sh fi ta tt th tg azb tr ur zh-yue hy my ace als am an hyw ban bjn map-bms ba be-tarask bcl bpy bar bs br cv nv eml hif fo fy ga gd gu hak ha hsb io ig ilo ia ie os is jv kn ht ku ckb ky mrj lb lij li lmo mai mg ml zh-classical mr xmf mzn cdo mn nap new ne frr oc mhr or as pa pnb ps pms nds crh qu sa sah sco sq scn si sd szl su sw tl shn te bug vec vo wa wuu yi yo diq bat-smg zu lad kbd ang smn ab roa-rup frp arc gn av ay bh bi bo bxr cbk-zam co za dag ary se pdc dv dsb myv ext fur gv gag inh ki glk gan guw xal haw rw kbp pam csb kw km kv koi kg gom ks gcr lo lbe ltg lez nia ln jbo lg mt mi tw mwl mdf mnw nqo fj nah na nds-nl nrm nov om pi pag pap pfl pcd krc kaa ksh rm rue sm sat sc trv stq nso sn cu so srn kab roa-tara tet tpi to chr tum tk tyv udm ug vep fiu-vro vls wo xh zea ty ak bm ch ny ee ff got iu ik kl mad cr pih ami pwn pnt dz rmy rn sg st tn ss ti din chy ts kcg ve









