Idotorbe-San Pedro
Idotorbe edo San Pedro Elgoibarko mendebaldean dagoen baserri-auzo ezaguna da. Pilotalekua, bolatokia, baseliza eta ondo hornitutako aisialdirako gunea da gaur egun, bai eta Arrate (Eibar) aldera, Kalamua (771 m) eta inguruko mendietara igotzeko abiapuntua ere. 33 baserrik osatzen dute auzunea. Jaiak ekainaren 29an ospatzen dituzte. Baserriak
Demografia
OndareaSan Pedro baselizaElizak izena ematen dio auzoari. XV. mendekoa baino zaharragoa da. Dokumentatuta dagoenez, 1442ko abuztuaren 14an Mendaroko neskato batek amildegi batean Andre Mariaren irudia topatu zuen eta baseliza honetan gorde zuten. Santumotz2007an Andres Egidazuk egindako egurrezko irudia ipini zuten monumentu moduko batean. Honek ordezkatu zuen Espainiako Gerra Zibilean kolpistek suntsitutako ondarea. Hiru Iturri1950eko hamarkadan eraikitako iturria da. Izenak dioen bezala, hiru txorrota ditu. Herriko mendi taldeko kide baten omenez egin zuten. Bidegurutze honetan, Deba eta Mutrikura alde batetik, Aiastiara (San Migel) bestetik, Arratera (Eibar) eta San Pedrora joateko aukera dago. Iruditegia
Kanpo estekak
|