Share to:

Ignacio Salas

Ignacio Salas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgnacio Salas Lamamié de Clairac
JaiotzaBilbo1945eko abenduaren 18a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaTorrevieja2016ko urtarrilaren 13a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaRamón Salas
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaurkezlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Televisión Española
KidetzaEspainiako Telebistako Zientzia eta Arteen Akademia

Ignacio Salas Lamamié de Clairac (Bilbo, 1945eko abenduaren 18a - Torrevieja, 2016ko urtarrilaren 13a) bizkaitar kazetaria izan zen. Televisión Españolan izan zen aurkezle eta, 2000tik 2006ra telebista horretako Zientzia eta Arteen Akademiaren lehendakari izan zen.[1]

Biografia

Ignacio Salas Lamamié de Clairac Bilbon jaio zen 1945eko abenduaren 18an. Aita hegazkintzako jeneral eta Espainiako Gerra Zibilean espezializatutako historialari militarra zen Ramón Salas Larrazabal izan zuen eta, ama, berriz, Eulalia Lamamié de Clairac Nicolau. Heziketa kontserbadorea izan zuen kazetari hau garrantzitsu bilakatu zen telebista publikoan sozialisten indarrean izan ziren garaian.

Askotan egin zuen Guillermo Summersekin lan; En paralelo (1982), Y sin embargo... te quiero (1983-1985), Segundos fuera (1986), Juegos sin fronteras (1988), La hora del TPT (1988) Juego de niños (1989) edo Al habla (2001-2004) bezalako saioak egin zituen. Kazetari, soziologo eta TVE -ko programadore izateaz gain, aurkezle ere izan zen eta erredakzioko lanak egin zituen, erreportero izan zen, lokutore, errealizadore, gidoilari eta publizista ere bai. Citroënen iragarkiak dira azken horren adibide.

2000tik 2006ra Telebistaren Espainiako Akademiaren lehendakari izan zen.[2]

2016ko urtarrilaren 13an, Torreviejako (Alacant, Herrialde Katalanak) ospitale batean hil zen[3] eta San Pedro del Pinatarren eman zioten lur, Murtzian, bera, 2006az geroztik, Orihuelan (Alacant) bizi bazen ere. Bakarrik bizi zen, katuekin, eta biriketako minbiziak heldu zion.

Jubilatu eta berehala, bere gaixotasunaren berri izan zuenean horrela esan omen zuen:

« ...Bizitza motza da eta gu denbora besterik ez gara. Berehala zahartzen zara eta denbora asko ematen duzu jakintsu bilakatzen. Atseden eder bat da. Garrantzitsuena bizitzea da eta barre algarak egiteagatik sortutako zimurrek oso itxuroso bilakatzen zaituzte...[4] »


Aurrekoa
Antonio Mercero
Akademiako lehendakari (2000-2006) Ondorengoa
Manuel Campo Vidal


Erreferentziak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya