Ikuska (dokumental-saila)
Ikuska euskarazko film dokumental-sail aitzindaria izan zen, 1970eko hamarkadaren bukaeran eta 1980ko hamarkadaren hasieran eginikoak. Sailaren ekoizleak Antxon Ezeiza eta Luis Iriondo izan ziren; eta babesleak, berriz, Bertan Filmak, Orbegozo Fundazioa eta Euskadiko Kutxa. 35 milimetrotan grabatu zituzten. Argazkilaria Javier Agirresarobe zen.[1][2] Sorrera (1979-1984)Antxon Ezeizak eta Luis Iriondok abiatutako proiektua izan zen Ikuska film labur dokumentalen saila. Frankismo osteko Euskal Herria erretratatuko zuten proiektu zinematografikoak egin nahi izan zituzten, euskal zinearen oinarriak finkatzen hasteko, eta pixkanaka, industria bat garatzeko. Hala, 21 lanez osatutako bilduma egitea ebatzi zuten, kultura, gizartea eta politika landuko zituzten dokumentalak, euskaraz errodatutakoak, alderdi politikoengandik aldenduta eta kutsu ideologikorik gabeak.[2] Ikuska saileko film bakoitzak bere gidoilaria eta bere zuzendaria zituen, eta film guztiek Euskal Herriko gaiak jorratu dituzte. Bertsio digitalakDigitalizazioaEuskal Komunikabideen Hedapenerako Elkarteak (EHKE) 2016an 21 dokumental horiek berreditatu zituen euskarri digitalean. Bertan Filmeak eta Euskadiko Filmotekaren laguntzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin, dokumentalak formatu Digitalean berrargitaratu zituen EKHEk. Bi formatutan plazaratu zituzten: liburua eta 3 DVD eta eduki berberak dituen USB txartela.[2] Jatorrizko bertsioak 35 milimetrotan errodatu zirenez, zinema areto komertzialetan soilik eskaini zitezkeen, eta horrek kultur elkarteak eta parrokiako aretoak kanpo utzi zituen. Online2024ko abenduan EITBko Primeran plataforman jarri zituzten eskuragarri 25 film laburrak.[3] Zuzendariak35 milimetrotan errodatu zituzten, lan guztiak homogeneoak izan zitezen, eta Caja Laboral Popularrek, Orbegozo Fundazioak eta Cegasak lagundu zuten proiektua finantzatzen. Ezeizarekin batera (lau zuzendu zituen), Jose Luis Egea, Pedro Olea, Anton Merikaetxebarria, Xabier Elorriaga, Koldo Izagirre, Juanba Berasategi, Koldo Larrañaga, Jose Julián Bakedano, Iñaki Eizmendi, Montxo Armendariz, Mirentxu Loiarte (emakumezko bakarra), Imanol Uribe, Juan Miguel Gutiérrez eta Pedro de la Sota zinegileek ere osatu zituzten laburrak, eta ikusmin handia piztu zuten.[2] Katebegi bat Euskal Zinema Nazionalaren historianSakontzeko, irakurri: «Euskal zinema»
Ikuska saila aitzindari izan zen, Euskal Herria bere osotasunean hartzen zuelako, herritarrak eurak zirelako euren kezka eta arazoak kontatzen zituztenak, euskara berreskuratzeko eta erabiltzeko urrats kualitatibo bat izan zelako, eta pentsaera askotako pertsonen arteko Elkarlaneko ezohiko eredua izan zelako.[1] Baina Ikuska sailak tamalez ez zuen lortu euskal gizartearengana modu normalizatu batean iristea. Eta ez zuen batere jarraipenik izan hurrengo hamarkadetako zinemagintzan. Parte hartu zuten zuzendari gehienak Madrilera itzuli ziren Ikuska saila bukatu zenean, beren euskal ibilera hura anekdota gisa geratu zelarik. Ezeiza, Berasategi eta Izagirre izango ziren salbuespen bakarrak.[1] Ikuska saila katebegi bat gehiago izan zen etenez beteta dagoen Euskal Zinema Nazionalaren katean, Baina katebegi hura ostarte eder bat eder bat ere izan zen Euskal Herriko laino itsasoan. [1] Antxon Ezeizarentzat Ikuska proiektuak Euskal Herrian zinema egitea ahalbidetu nahi zuen, Madrilen mendean egon gabe. 1980ko hamarkadan, euskal zinema nazionalari buruzko eztabaida sutsua egon zen, gero 1990eko hamarkadan eztabaida hori itzali egin zen pixkanaka, ulertuta euskal zinema dela Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten dena. [4]
KapituluakIkuska 1
Ikuska 2[5]
Ikuska 3
Ikuska 4
Ikuska 5
Ikuska 6
Ikuska 7
Ikuska 8
Ikuska 9
Ikuska 10
Ikuska 11
Ikuska 12
Ikuska 13
Ikuska 14
Ikuska 15
Ikuska 16
Ikuska 17
Ikuska 18
Ikuska 19
Ikuska 20
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak |