InSight
| Operatzaileak | NASA eta JPL |
| Misio mota | Marteratzea |
| Bidalketa | 2018ko maiatzaren 5a |
| Suziria | Atlas V |
| Martera heldu | 2018ko azaroaren 26a, 19:52:59, Elysium Planitia |
InSight (ingelesezko Interior Exploration using Seismic Investigations, Geodesy and Heat Transport izendapenaren laburdura, euskaraz Ikerketa Sismiko, Geodesiko eta Bero Transmisio bidezko Barne Esploraketa), NASAk Marten irisgailu bat ipintzeko helburua duen misioa da. Kasu honetan irisgailua robot geodesiko bat da eta goi teknologiako ekipoak ditu, hauen bidez Marteko zoruaren azpiko datu geodesikoak eta tenperaturak neurtu eta aztertu daitezke, honela Marteko lehenengo geologia bilakaera ikertzeko.
Berez, misioari 2016an ekitea pentsatua zegoen, baina 2018ra atzeratu zen. 2018ko maiatzaren 5an Kaliforniako base-militar batetik burututako jaurtiketan Atlas V suziriak garraiatuta espazioratu zen. 2018ko azaroaren 26an Marteko Elysium Planitia eremuko zoruan ezarri zen.
InSight-eko erreminta zientifikoak
InSight-eko erreminta zientifikorik garrantzitsuenak 5 hauek dira:
- Temperature/Wind Sensors
Temperature/Wind Sensor-en funtzioa, haizearen bibrazioak atzematea da.
- Instrument Deployment Arm
Honen funtzio printzipala, Marten dauden hainbat gauza hartzea da hauen ezaugarriak aztertzeko.
- RISE Antenna
RISE Antenna-k Marteko Ipar poloaren oszilazioa neurtzen du, eguzkiak bultzatu eta orbitan tiratzen duen heinean, eta Marteko nukleo metalikoaren tamainari eta osaerari buruzko aztarnak ematen ditu.
- SEIS Instrument
SEIS sismometroak Marteren barneko jarduerak eragindako dardarak aztertzen ditu azalaren, mantuaren eta nukleoaren ezaugarriak argitzeko.
- HP 3 Instrument
HP 3-k Marteren tenperatura hartzen du planetaren barne sakonetik dabilen beroko kantitatea erakusteko.
InSight V-401 atlasean jaurtia
InSight Atlas V-401ean jaurtia izan zen, eta Vandenberg-etik jaurti zuten, Kaliforniako Ozeano Bareko kostatik.
Planeten arteko hegaldietarako suziri handienetako bat da hau. Suziriak 57,3 metroko altuera du (188 oin), edo 19 solairuko eraikina bezain handia. Guztiz pilatuta, espazio-ontziarekin, V-401 atlasak 730.000 libra inguru pisatzen du (333.000 kilo).
Hainbat gauza berrietarako erabili den lehen misisoa
- Marteren barnealde sakona aztertzen duen lehen misioa.
- Bibrazioak detektatzeko beste planeta baten gainean jarri den lehen sismometroa.
- Beste planeta baten gainazalean tresnak jartzeko lehen beso robotikoa.
- Marteren gainazalean magnetometroa erabiltzen duen lehenengoa.
- Mendebaldeko Kostako planeten arteko lehen jaurtiketa.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










