Inemuri

Inemuri[1], japonieratik mailegatutako hitza, lan-orduko lo kuluxka edo lan-orduetako biaoa izendatzeko erabiltzen den nazioarteko hitza da. Lan orduetan nekeari aurre egiteko lo kuluxka bat egitea ez omen dago txarto ikusita Japonian[2] eta lantoki batzuetan ohitura bihurtu da.
Maiztasuna
Lo kuluxkaren maiztasuna eguneko unearen araberakoa da. Egunean zehar lan egiten duten enplegatuek siesta motzak egin ohi dituzte eta gauez lan egiten dutenek, berriz, periodo luzeagoan egin ohi dute lo.
Loaren Erakunde Nazionalaren inkesta batean inkestatuen 30%-ak lanean lo egiten duela onartu du[3]. Horretaz gain, amerikarren 90%-ak lanean arazorenbat pairatu du lo gutxiegi egitearen ondorioz. Laurden batek onartu du, betebeharrak saihestu dituztela noizbait horregatik ere.
Istripu garrantzitsuak
Hegazkin pilotuak
- 2008ko otsaila – Go! aerolineako pilotoak kanporatuak izan ziren ikerketa baten ondoren, Honolulu, Hawaii-tik Hilo, Hawaii-rako hegaldi baten erdian lo egitea leporatuta. Guztira, 24 kilometro gehiago bidaiatu zuten lurreratu aurretik lo-kuluxkaren ondorioz.
Aire kontrolatzaileak
- 1984ko urria – Aeroflot Flight 3352-ek mantenimenduko ibilgailuak jo zituen lur hartzean Omsk, Errusian. Lurreko kontrolatzaileak, gau osoa esna zeramanak, langileak lurreratzeko pista sikatzera bidali zituen euri jasa handiak izan ondoren eta lanean zehar lo egiteko baimena eman zien. 178 pertsona hil ziren istripuan, kontrolatzaileak bere buruaz beste egin zuen geroago kartzelan.
- 2007ko urria – lau aire kontrolatzaile italiar kaleratuak izan ziren lo aurkitu zituztenean lan-orduetan[4].
- 2011ko martxoa – Ronald Reagan Washington National Airporteko gaueko aire kontrolatzaileak lo hartu zuen. Lo zegoen bitartean, bi hegazkinek lur hartu zuten gora beherarik gabe. Hurrengo asteetan, antzeko gertakariak eman ziren. Horren ondorioz, Hank Krakowskik, Estatu Batuetako aire kontrolatzaileen buruak, politika berri bat sortu zuen lan-txanda guztietan bi aire kontrolatzeile egon zitezen.
Autobus gidariak
- 2011ko martxoa – turismo autobus batek istripua izan zuen Conneticuteko kasino batetik New Yorkera itzultzen ari zirela. 14 pertsona hil ziren eta beste asko zaurituta atera ziren[5]. Gidaria edana egotea eta lo egitea ukatu zuen arren, bizirik irten zen pertsona batek lo zegoela baieztatu zuen[6].
Polizia edo segurtasun langileak
- 1947ko abendua – Washington D.C.-ko polizi batek 75 dolarreko isuna jaso zuen lanorduetan lo egiteagatik.
- 2007ko urria – CBSk kaleratu zuen bideo batek erakutsi zuen zentral nuklear bateko dozena bat segurtasun langile inguru lo zeudela.
- 2009ko abendua – New York Post-ek Rikers Island presondegiko guarda bat preso baten ondoan lo erakusten zuen argazki bat argitaratu zuen. Argazkia beste guarda baten mugikorretik atera zen. Bi langileak zigortuak izan ziren ekintza hauengatik; lo zegoena lo egoteagatik eta argazkia atera zuena mugikorrik gabeko politika bortxatzeagatik. Presoa ez zen identifikatu.
Besteak
1987ko martxoa – Peach Bottom instalazio nuklearra isteko agindua eman zen Nuclear Regulatory Commission-en aldetik lau operadore lo aurkitu ondoren[7].
Erreferentziak
- ↑ «Miguel Leatxe: «Tokiotarrek lo egiten dute metroan, baina galdera hau zen: ametsik egiten ote dute?»» Berria 2025-12-04 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Drummond, Christiane. (2018-03-07). «Qué es Inemuri, la técnica japonesa para ser más productivos» ticbeat.com (kontsulta data: 2018-05-22).
- ↑ «Survey: One-third of workers catching zzz's on job - CNN.com» web.archive.org 2008-03-05 (kontsulta data: 2019-05-24).
- ↑ «Italian air traffic controllers suspended for sleeping on duty : Luton Airport News Stories» web.archive.org 2007-10-28 (kontsulta data: 2019-05-24).
- ↑ «14 dead in NYC tour bus accident» Connecticut Post 2011-03-12 (kontsulta data: 2019-05-24).
- ↑ «Lawyer: NYC bus driver sober, awake before crash» Connecticut Post 2011-03-25 (kontsulta data: 2019-05-24).
- ↑ «SLEEPING ON THE JOB LEADS TO SHUTDOWN OF REACTOR - New York Times» archive.is 2012-07-17 (kontsulta data: 2019-05-24).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









