IngurumenIngurumena naturako izaki bizidun guztiak eta inguru fisikoa biltzen duen eremua da. Ez da bakarrik bizitza gertatzen den espazioa, baizik eta alderdi edo faktore desberdinen eraginaren emaitza; uraren, haizearen eta lurzoruaren eraginaren emaitza, hain zuzen ere. Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ekainaren 5ean ospatzen da. KontzeptuaSistema orokorren teorian, inguru bat sistema baten gainean eragiten duten eta bere bilakaera eta bizitza mugatzen duten kanpoko alderdiek sortutako gunea da. Inguru bat multzo handitzat hartu daiteke, non emandako sistema azpimultzo bat den. Inguru batek parametro bat baino gehiago izan ditzake, fisikoak zein beste natura batekoak. Sistema baten inguruak beharrezkoa du izaki bizidunekin elkarri eragitea. Kanpoko alderdi horiek hurrengoak dira:
Garapen historikoa
Alderdi kaltegarri eta onuragarriakGaur egun bada gizakiak sortutako kutsadura kopuru handia, baina gizakiak ez ezik badira ere onuragarriak izateaz gain ingurumena kaltetzen duten alderdi naturalak: Izaki bizidunak: badira artzaintza animaliak landaretzarako onuragarriak direnak, behiak, esaterako, bere gorotzarekin lurra ongarritzen du. Hala ere, beste animalia batzuk bere jateko moduarekin eta bere apatxekin lurra erasotzen dute, antxumeak hain zuzen. Klima:
Erliebea: badira onuragarriak diren erliebeak, zuhaitzez betetako mendiak, hain zuzen ere. Hala ere, sumendiak bezalako erliebeak kaltegarriak dira lurrazalerako, bai bere errautsagatik bai bere leherketa arriskuagatik. Deforestazioa: zalantzarik gabe, deforestazio lurrazala gehien eragiten duen alderdietako bat da; izan ere, landareak eta zuhaitzak denbora asko behar dute berriro hazteko eta ingurumenerako oso garrantzitsuak dira. Gainforestazioa: dakigunez, bi muturrak txarrak dira. Landare eta zuhaitz gehiegi egoteak, horiek hazteko behar duten mineralak xurgatzea eragin dezake. Baso suteak: deforestazio mota antzeko bat dela esan daiteke. Sutearen eraginpean egon den lurrazaleko zatia milaka urte behar ditu berriro erabilgarria izateko. Garapen iraunkorraSakontzeko, irakurri: «Garapen iraunkor»
Garapen iraunkorra garapen mota bat da (ekonomien, hirien, gizarteen eta abarrena), ondorengo belaunaldien garapena ez duena eragozten, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordez. Helburua hiru zutabe hauek bateratzea da:
Bateratze hau hiru zutabeen edo kontzeptuen arteko harremanean datza. Harreman hau 3 B kontzeptua da:
3 B hauek betetzen badira, Garapen Iraunkorra beteko da. Ingurumenaren Nazioarteko EgunaSakontzeko, irakurri: «Ingurumenaren Nazioarteko Eguna»
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ekainaren 5ean ospatzen da. Hau Nazioarteko Biltzar Nagusiak finkatu zuen 1972. urtean. Egun hau Nazioarteko Erakundeak ingurumenarekiko ardura eta eragin politikoa handitzea eragiten duen kausa nagusia da. Ikus, gaineraKanpo estekak
Erakunde ofizialak
Ikus, gainera |