Inpetigoaestreptokokoek eta estafilokokoek sortzen duten larruazaleko gaixotasun kutsakorra da, batez ere umeek pairatzen dutena. Babak eta besikulak agertzen dira larruazalean, gero zarakar bihurtzen direnak. Gaitzak ez ditu orbain iraunkorrak uzten, epidermisaren goiko zelulak besterik ez baitu kaltetzen.
Umeen artean erraz kutsatzen da fomite edo kontaktu zuzenaren bidez. Agertzen diren babek gorputzean zehar zabaltzeko joera handia dute.
Sintoma klinikoak
Inpetigoa larruazaleko edozein tokitan ager daiteke, baina ohikoagoa da aurpegian, besoetan eta hanketan. Infektatutako tokian gorritasuna, azkura eta babak agertzen dira, erraz puskatzen direnak. Puskatzerakoan likido gardena edo zornetsua darie, mikrobio sortzailearen arabera (Staphylococcus aureus-ek zornea sortzen du, adibidez). Likido horrek erraz kutsatzen du gaitza.
Likidoa galtzerakoan babak lehortu eta zarakarrak bilakatzen dira, ezti kolorekoak.
Ondo tratatzen ez denean konplikazio larriak azal daitezke: glomerulonefritis posestreptokozikoa, esaterako, giltzurrun-gutxiegitasuna eragiten duena. Hala ere, konplikazio hau urria izaten da.
Tratamendua
Sintomak aztertzean egiten da gaitzaren diagnostikoa. Kasu gutxitan beharrezkoa da lagina hartzea babetatik, bakteriar-kultura bat egiteko.
Tratamendua antibiotikoen erabileran datza, era topikoan (kasu gehienetan) edo aho-bidetik. Bazitrazina eta mupirozina dira erabilienak. Erantzuna ona eta azkarra da kasu gehienetan.
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.