Intxaursaltsa
Intxaursaltsa intxaur eta esnez egindako krema da, euskal sukaldaritzaren Gabonetako azkenburuko nagusietako bat izanik[1]. Beraz, Euskal Herriko baserrietan du jatorria, batez ere, Gipuzkoan.
Natillen antza duen postre krematsua da. Erabilitako intxaur kopuruaren eta egosketa-denboraren arabera, testura lodia handiagoa edo txikiagoa lortzen du.
Horretarako, esnea eta esnegaina, intxaur xehatuak, azukrea eta kanela erabiltzen dira. Nahasketa su motelean egosten da, eta loditu egiten da nahi den testura lortu arte.
Jatorrian, beste osagai batzuk ere gehitzen ziren, hala nola bakailao lehor papurtua.
Prestaketa
Esne, intxaurrak, azukre, kanela eta limoia ditu osagai. Arrautza-esnearen itxura du. Hasteko, intxaurrak kraskatu eta oskolak kenduko dizkiegu. Gero, arrabolez (nahiz ardo-botila batez…) xehe-xehe egingo ditugu ore fin bat lortu arte. Bestetik, lapiko batean esnea berotzen jarriko dugu irakin arte limoi-azala eta kanela-adaxkarekin.
Gero, lapikoa sutatik kendu, limoi-azala eta kanela-adaxka atera, azukrea bota, eta intxaurrekin egindako orea gehituko diogu. Jarraian, dena ondo nahastu.
Orduan, sutan berriro ipini eta nahasten jarraituko dugu. Gutxienez 30 minutuz izango dugu su txikian eta ogi-mamiak gehituko dizkiogu. Saltsa behin lodituta, postrea prest izango dugu.
Urtsuegi atera bazaigu, jarri sutan luzaroagoan. Lodiegi badago, berriz, esne gehiago gehitzeko aukera duzu sutan dagoenean, betiere sutatik atera aurretik.
Erreferentziak
Kanpo estekak
| Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









