Share to:

Irango geografia

Irango geografia
Irango mapa
Eremua
Osoa 1.648.195 km²
Lehorra 1.531.595 km²
Ura 116.600 km²
Latitudea 32°0'N
Longitudea 53°0'E
Mugak
Afganistan 921 km
Armenia 44 km
Azerbaijan 689 km
Irak 1.599 km
Pakistan 959 km
Turkia 534 km
Turkmenistan 1.148 km
Itsas erreklamazioak
Ondoko eremua 24 itsas milia
Ekonomia-eremu esklusiboa Alde biko akordioak edo lerro erdibitzaileak Persiar golkoan
Jurisdikziopeko urak 12 itsas milia
Muturreko garaierak
Puntu beherena -28 m (Kaspiar itsasoa)
Puntu gorena 5.671 m (Damavand)

Iran Hego-mendebaldeko Asiako estatua da, Kaspiar itsasoa, Persiar golkoa eta Omango golkoaren artean hedatua. Munduko 17. herrialderik handiena da, 1.648.000 kilometro koadroko eremuarekin[1], Erresuma Batua, Frantzia, Espainia eta Alemaniaren eremuen batura adina.

Mugak

Iranek zazpi herrialderekin du muga[1]:

Erliebea

Eskematikoki, Irango erliebea zirkulu zentrokidez eraturik dago: goi-ordoki agorrak erdialdean, mendilerro garai batzuk goi-ordokien inguruan, muinoaldeak mendilerroen alde batera eta bestera, eta lautadak[2].

  • Batez beste 900 metroko garaiera duten goi-ordoki batzuek hartzen dute Irango erdialdea eta ekialdea. Arront eremu agor eta zabala da, eta oso jende gutxi bizi da. Prezipitazioak urriak dira, 300 litro metro koadroko gehienez. Bi basamortu gazi daude: Kavir (80.000 kilometro koadro) ipar-ekialdean, eta Lut (50.000 kilometro koadro) ekialdean.
  • Mendilerro nagusiak bi dira: Elburz iparraldean, Kaspiar itsasoaren hegoaldeko bazterrean, eta Zagros mendiak ekialdean. Elburzen dago mendirik garaiena: Damavand (5.671 metro). Hau Eurasiar plakan Hindu Kushetik mendebaldera dagoen mendirik altuena da.
  • Muinoaldeak mendilerroen magalean hedaturik daude. Herrialdearen bihotza dira, bertan baitaude herri eta hiri nagusiak, hala nola, Teheran, Yazd, Isfahan eta Xiraz.
  • Zabalera handiko hiru lautada besterik ez dago Iranen: Khuzestango ordokia hego-mendebaldean, Irakeko mugatik hurbil, Kaspiar itsasoaren bazterra iparraldean, eta Makran hego-ekialdean.

Hidrografia

Iranen ez da ibai handirik. Persiar golkoaren arroan Karun, Xatt al-Araben adarra, nabarmentzen da; herrialdeko ibaiarik luzeena da (725 km), eta nabigagarri bakarra. Karkheh ibaiak ere Xatt al-Araben du ahoa. Sefīd-Rud (670 km), berriz, Kaspiar itsasora isurtzen da. Erdialdeko goi-ordokian, aintzira gazietara isurtzen diren erreka asko agortu egiten dira udan. Urmia, ipar-mendebaldean dagoena, Irango aintzirarik zabalena da (5.200 kilometro koadro); Sistan eta Balutxistanen ere aintzira gazi ugari dago.

Erreferentziak

  1. a b The World Factbook: Iran, cia.gov
  2. Anquez, Matthieu. La stratégie de l'Iran: Entre puissance et mémoire. tempora, books.google.es.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya