Share to:

Irati Anda

Irati Anda

(2016)
Bizitza
JaiotzaGasteiz1982ko abenduaren 25a (43 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea, bertsolaria eta aurkezlea

Irati Anda Villanueva (Gasteiz, Araba, 1982ko abenduaren 25a) euskal eskalatzailea eta bertsolaria da. Eskalatzaileen entrenatzailea ere bada.[1]

Biografia

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziatan lizentziaduna da.

Eskalada

Hamar urterekin ikastolako mendi taldean izena eman zuen, baina urte batzuk geroago eskaladara pasatu zen. Eskaladan garaipen handiak lortu ditu, besteak beste, Euskadiko eta Espainiako Zailtasun Eskalada Txapelketak. Munduko onenekin ibili zen lehian. Eskumuturrean izandako lesio bat zela medio, 2015ean lehiaketak uztea erabaki zuen. 2010ean hasi zen lehen eskalatzaileak entrenatzen.

Palmaresa

Bertsolaritza

Irati Anda[6] eta haren bertsolari ibilbidea (Ahotsak.eus proiekturako)

Bertsolaria ere bada Irati eta Arabako Bertsolari Txapelketan ohiko partehartzailea da.[7]. 1999 urtean Arabako Eskolarteko txapelketa jokatu eta Euskal Herriko txapelketara sailkatu zen.

Telebista

Telebistan aurkezle lanetan ere aritu da 2016 eta 2017 urteen artean. Gailurra saioaren lau denboralditan aritu zen: Gailurra eta Gailurra neguan Andoni Aizpururekin batera. Gailurra Xtremen Ibon Gaztañazpirekin eta Gailurra martxanen berriro Andonirekin.

2018an berriz, Gure kasa saioan aritu zen kolaboratzaile gisa.

Erreferentziak

  1. Ugartemendia, Unai. «Urteetan ikasitakoa praktikan jartzen» Berria (kontsulta data: 2021-03-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Irati Anda y Gorka Karapeto campeones de Euskadi de escalada de dificultad» Desnivel.com 2007-11-26 (kontsulta data: 2020-03-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Javi Cano e Irati Anda, campeones de España de Escalada de Dificultad 2015» Desnivel.com 2015-05-25 (kontsulta data: 2020-03-14).
  4. Ramón Julián e Irati Anda ganan la Copa. https://www.gijon.es/noticias/show/23853-ramon-julian-e-irati-anda-ganan-la-copa or..
  5. (Gaztelaniaz) «Irati Anda: “Ya no me motiva tanto dedicar todo mi tiempo a la escalada”» Desnivel.com 2015-04-29 (kontsulta data: 2020-03-14).
  6. «Kirolerako zaletasuna betidanik izan du - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-11-05).
  7. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Irati Anda - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (kontsulta data: 2017-08-14).

Kanpo estekak


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya