Irati Jimenez
| Irati Jimenez | |
|---|---|
Ahotsa | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bermeo, 1977ko maiatzaren 15a (49 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Edorta Jimenez |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Jasotako sariak | |
Irati Jimenez Uriarte (Bermeo, Bizkaia, 1977ko maiatzaren 15a) euskal idazlea da. Horrez gain, Euskal Telebistan edota Euskadi Irratian kazetari aritu da. Edorta Jimenez idazlearen alaba da. Kultura eta gizarte gaiak jorratzen zituen Nabarra aldizkariaren azken zuzendaria izan zen. Deabruaren eskola literaturaren inguruko webgunearen sortzaileetako bat ere bada. Egun, Consumer Eroski aldizkari eta webgunearen euskara edukien arduraduna izateaz gain, enpresei internetarako aholkularitza eta zerbitzuak ematen lan egiten du.
2006an, Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Bat, bi, Manchester eleberriarekin. Urtebete geroago akzesita lortu zuen Igartza Sarian bere bigarren eleberriarekin, Nora ez dakizun hori eta liburu horrekin gainera, 2010ean, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua Saria eskuratu zuen. 2022ko Euskadi Literatura Saria irabazi du Euskarazko Saiakera kategorian, Begiak zabalduko zaizkizue (Elkar, 2021) lanari esker.[1]

Idazlanak

Saiakera
Biografia
- Malcom X: Duintasunaren kolorea (2002, Txalaparta)
Nobela
- Bat, bi, Manchester (2006, Elkar). Augustin Zubikarai nobela laburren saria
- Nora ez dakizun hori (2009, Elkar), Igartza Sarian akzesita
- Atsekabe zaitut (2010, Txalaparta), Bizkaiko Liburu-saltzaileen "Farolillos de papel" saria
Ipuina
- Laranja azalaren negarra (2008, Kutxa Fundazioa), Donostia Hiria saria
Bestelakoak
- 11 urte orgasmorik gabe. Mulder, Scully eta errepresioaren arketipo erromantikoak telebistan. Hainbat egilek telesailei buruz idatzitakoTelezailak bilduman jasotako idatzia (2011, Txalaparta).
- Aiztoa eta arkatza Idazleek idazteari buruzko emandako aholkuak, auto-laguntza gida bat (2013, Txalaparta)
Sariak eta errekonozimenduak
- 2022, Euskadi saria.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b Astiz, Iñigo. «Irati Jimenezek jaso du saiakerako Euskadi saria, eta Koro Navarrok itzulpenarena» Berria (kontsulta data: 2022-10-21).
- ↑ Astiz, Iñigo. ««Kanguru boxeoaren arauak aplikatzen dizkiogu literaturari»» Berria (kontsulta data: 2021-12-26).
Kanpo estekak
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










