Irati Osa
| Irati Osa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zumaia, 1997ko urriaren 26a (28 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | piraguista |
Irati Osa Irureta (Zumaia, 1997ko urriaren 26a) gipuzkoar piraguista da, Piraguismo maratoian lehiatzen dena. Zumaiako Itxas Gain Elkartekoa da. Hainbat domina eskuratu ditu, Europako zein Munduko piragua-maratoietan.
Zilarrezko domina bat irabazi zuen 2019ko Europako Maratoi Txapelketan, brontzezko bi domina 2019ko Munduko Piraguismo Txapelketan Maratoian eta brontzezko domina bat Europako Piraguismo Txapelketan Maratoian, 2022an. 2024ean, zilarrezko eta brontzezko domina lortu zituen, maratoiko Munduko Kopan. Urte horretan bertan, Europako Maratoi txapeldun izendatu zen, K2 modalitatean, Arantza Toledo kide cuencarrarekin. 2025ean, brontzezko domina eskuratu zuen K2an Portugaleko Ponte de Liman, Eva Barrios kide Zamoranarekin.
Sellako Nazioarteko Jaitsiera ere bi aldiz irabazi du, K1 modalitatean 2023an eta K2 modalitatean 2024an. 2025 urtean hirugarren postua eskuratu zuen Arantza Toledorekin.

2019 eta 2024 urteetan Espainiako Batzorde Olinpikoaren domina jaso zuen, bere kirol merezimenduengatik.

Bizitza
Irati Osa zumaiarra txikitan hasi zen piraguan, lau bat urte zituela.[1] Gurasoak ere piraguistak izan dira. 11 urterekin herrriko klubean hasi zen, eta berehala lehiatzen ere bai. Herrizen arteko liga baten itxurakoa osatu zuen eta txapelduna izan zen, gero Irunen ere irabazi zuen. Euskadi mailan zein nazioarteko mailako txapelketetan parte hartzen hasi zen.[1]
Ibilbidea
Zilarrezko domina bat irabazi zuen 2019ko Europako Maratoi Txapelketan, Brontzezko bi domin 2019ko Munduko Piraguismo Txapelketan eta brontzezko beste domina bat 2022ko Europako Piraguismo Txapelketan.
2023an Munduko txapelketan Kroazian parte hartu zuen senior mailako K1 modalitatean eta 6. postua lortu zuen.[2]
2024an, Arantza Toledo kide cuencarrarekin batera, Europako Txapelketan txapelduna izan zen piraguismo-maratoian Poloniako Poznan herrian.[3][4] Garaipen horrekin, bikoteak irailean Kroazian Munduko Txapelketarako jokatzeko txartela ziurtatu zuen, non seigarren postua lortu zuen.[5] Lehen bosten artean amaitzea helburu zuten, Munduko Txapelketan maila oso altua zelako. Arantza Toledo fisikoki ez zen ehuneko ehunera iritsi, selektiboan saihets bat hautsi zuelako eta minez arraun egin behar izan zuelako.[5] Maratoi horren ostean, 2024ko Asturiasko Sella ibaiaren 86. edizioko jaitsieran txapelduna izan zen Arantza Toledo bikotearekin.[6]2023an ere Sellako Nazioarteko Jaitsiera irabazi zuen, baino K1 modalitatean.
- 2019an, Europako Maratoi Txapelketan, Frantziako Decizen egina, Sub23 kategorian, K1 mailan, Zilarrezko Domina eskuratu zuen.[7]
- 2019an, Mundu mailako txapelketan, Txinako Shaoxing hirian antolatua, K1 Sub23 proban brontzezko domina eta K2 proban, bestetik, Brontzezko Domina eskuratu zituen.[8]
- 2022an, Europako Piraguismo Txapelketan, Danimarkako Silkeborgen, brontzezko domina bat eskuratu zuen K2an. Munduko Txapelketan laugarren postua eskuratu zuten.
- 2024an, Munduko Kopan, Alemaniako Brandenburgoko hirian, zilarrezko domina eskuratu zuen K1 relebo modalitatean eta brontzezko domina K1 seniorretan.
- 2024an, Europako txapeldun Arantza Toledorekin batera, K2 Maratoian,Polonian, Urrezko domina [3][4]
- 2025ean, Europako Piraguismo Txapelketan, Portugaleko POnte de Liman, brontzezko domina bat eskuratu zuen K2-an.
- 2023 eta 2024ko Asturiasko Sella ibaiaren jaitsierako txapelduna, K1 eta K2 modalitatean Arantza Toledorekin.[6] 2025 urtean hirugarren postua eskuratu zuten.
Nazioarteko palmaresa
| Munduko Txapelketa | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
| 2019 | Shaoxing | K1 | |
| 2019 | Shaoxing | K2 | |
| Europako Txapelketa | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
| 2019 | Decize | K1 | |
| 2022 | SIlkeborg (Danimarka) | K2 | |
| 2024 | K2 | ||
| 2025 | Ponte de Lima (Portugal) | K2 | |
| Munduko Kopa | |||
| 2024 | Brandenburgo (Alemania) | K1 | |
| 2024 | Brandenburgo (Alemania) | K1 | |
Erreferentziak
- ↑ a b «Lau urte zituela hasi zen piraguan Irati Osa zumaiarra» EITB 2022-11-08 (kontsulta data: 2024-11-05).
- ↑ «Irati Osak seigarren egin du Europako Txapelketan - Zumaia» Zumaiaguka.eus (kontsulta data: 2024-11-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Sarasua, Adur. (2024-07-29). «La piragüista Irati Osa, campeona de Europa en K2 Maratón» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-11-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) La alumna de medicina Arantza Toledo, oro en el Campeonato Europeo de Piragüismo | UCLMtv. 2024-11-04 (kontsulta data: 2024-11-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) García, Luisja. (2024-09-27). «Arantza Toledo: “Me han hecho mucho daño, pero también más fuerte”» Cadena SER (kontsulta data: 2024-11-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Irati Osa y Arantza Toledo también ganan en el Sella después de conquistar el Europeo de Maratón | Cope Ribadesella. 2024-08-03 (kontsulta data: 2024-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Zumaia recibe a la piragüista Irati Osa» El Diario Vasco 2019-07-29 (kontsulta data: 2022-10-26).
- ↑ «Start List / Results» shaoxing2019.spotfokus.com (kontsulta data: 2022-10-26).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Irati Osari eginiko elkarrizketa Youtuben.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










