Share to:

Iratxe Ansa

Iratxe Ansa

Bizitza
JaiotzaDonostia1976ko ekainaren 20a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaFrancisco Escudero Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta koreografoa
Tabakalera: 134443

Iratxe Ansa Santesteban (Donostia, Gipuzkoa, 1976ko ekainaren 20a) gipuzkoar dantzaria eta koreografoa da.[1] 2020an Espainiako Dantza Saria irabazi zuen interpretazioaren modalitatean.[2][3]

Biografia

Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan graduatu zen. Ondoren Alemaniara joan zen Stuttgarteko John Cranko Eskolan ikasketak jarraitzera.[3] 1993tik 2009ra, nazioarteko zenbait dantza-konpainiarekin lan egin zuen, hala nola Compañía Nacional de Danza, Lyon Opera Ballet, Basilea Ballet, Ballet Gulbelkian eta Nederlands Danse Theater. Ondoren, bakarkako karrera batean murgildu zen.

2009an Nederlands Danse Theatre utzi eta freelance moduan hasi zen tailer koreografikoak eskaintzen, proiektu espezifikoetan dantzatzen eta koreografiak sortzen.[1]

2019an Metamorphosis Dance konpainia sortu zuen Igor Bacovich dantzari eta koreografo italiarrarekin elkarlanean, eta Al desnudo lana sortu zuten.[4]

2020an Dantza Sari Nazionala eman zioten. Bere interpretazioagatik, epaimahaiak honako hau adierazi zuen:[5]

"Interprete gisa duen dimentsioa, bere lan fisiko hutsetik haratago distirarazten duena" eta "gorputza elikatzeko erabiltzen duen maisutasunagatik, teknika eboluzio konstante eta aldakor batean gainditzeko".

Koreografo gisa, Lines Ballet Junior Company, Lyon Balleteko Opera eta beste gala batzuetarako piezak sortu ditu.[3]

Sariak eta Aitorpenak.

  • Bi Benois de la Danse sari.[6]
  • Dantzari onenaren saria, Solo Tanz Nazioarteko Antzerki Jaialdian.[7]
  • Solo Tanz Nazioarteko Antzerki Jaialdian emandako Publikoaren Saria.[7]
  • Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteako Ibilbide Artistikoaren Saria.[1]

Erreferentziak

  1. a b c «Iratxe Ansa (Donostia, 1976)» Dantzan.eus (kontsulta data: 2020-10-20).
  2. Ugarte Irizar, Itziar. (2020-10-20). «Iratxe Ansak irabazi du Espainiako Dantza Saria» Berria (kontsulta data: 2020-10-20).
  3. a b c «Iratxe Ansari eman diote Espainiako Dantza Saria» Dantzan.eus 2020-10-20 (kontsulta data: 2020-10-20).
  4. Mallona, Olatz Enzunza. ««Dantzariok aktore fisikoak gara»» Berria (kontsulta data: 2021-02-16).
  5. (Gaztelaniaz) «La errenteriarra Iratxe Ansa y Jesús Carmona, Premios Nacionales de Danza» El Diario Vasco 2020-10-19 (kontsulta data: 2021-12-10).
  6. «Iratxe Ansa — Danza.es» www.danza.es (kontsulta data: 2021-12-17).
  7. a b (Gaztelaniaz) Yumpu.com. «iratxe ansa santesteban de la dantza al ballet - Errenteria» yumpu.com (kontsulta data: 2021-12-17).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya