Irene Falcón
Irene Lewy Rodríguez, Irene Falcón izenez ezagunagoa (Madril, 1907ko azaroaren 27a -El Espinar edo Madril, 1999ko abuztuaren 19a), kazetari espainiarra izan zen, Dolores Ibárruriren idazkari pertsonala (1895-1989).[1][2][3][4][5] BiografiaIrene Carlota Berta Lewy Rodríguez Madrilen jaio zen, Siegried Levy Herzbergen erlijio juduko eta klase ertaineko merkatari poloniarraren eta ama asturiarraren hiru alabetan bigarrena izan zen. Alemaniar Institutuan ikasi zuen Madrilen. Hezkuntza horri esker, Irenek hainbat hizkuntza zekizkien eta kultura bikaina izan zuen. Hamabost urte zituela Santiago Ramón y Cajalen liburuzain lanetan hasi zen, eta harentzat nazioarteko aldizkarietako artikuluak itzultzen zituen.[1][3][5][6] Alargun geratu ondoren, amak, aparteko diru bat irabazteko, gelak alokatzen zituen Madrilgo etxean. Hala, 1922an, 15 urte zituela, César Falcón ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen. 1925ean, Londresera bidali zuten Zesar, eta Irenek harekin joatea erabaki zuen. Edinburgora joan ziren ezkontzera, bera adingabea baitzen eta herrialde hartan bakarrik ezkontzen baitzen askatasunez, senarraren abizena hartuta. Horregatik, dokumentu askotan Irene Falcón agertzen da. Londresen bizi izan zen bitartean bere seme bakarra jaio zen, Mayo Falcón (1926).[1][7][6][8] 1926an, Londresen bizi zela, artikuluak argitaratzen hasi zen El Sol, La Voz y Mundo Obreron, eta Irene Falcon izenaz sinatu zituen, bere ezkon-izenaz.[3][5][6][8] 1933tik 1935era bitartean, Cultura integral y femenina aldizkarian ere parte hartu zuen. Aldizkari horretan, elkartegintza feminista aktibo guztiak sartzen ziren, bai eskuindarrekoak, bai ezker muturrekoak. Bertan, kulturaren eta ezagutzaren bidez emakumearen emantzipazioa aldezten zen.[9] Komunikabideen bidezko protesta-jarduera horren guztiaren ondorioz, César kartzelan sartu zuten, eta gero herrialdetik kanporatu egin zuten, Frantziara.[7] Frantziatik Espainiara itzuli ziren, Prietorekin batera, II. Errepublika aldarrikatu baino egun batzuk lehenago.[7][8] Espainiara itzultzean, Nosotros aldizkaria, Historia Nueva argitaletxea, Mujeres Antifascistas erakundea, Ezker Iraultzailea eta Antiimperialista alderdiak (IRYA) eta Teatro Proletario-ren sorkuntzan parte hartu zuen. Azkenik, 1932an, bere alderdia desegin zen eta Irene Espainiako Alderdi Komunistan sartu zen, 1934tik Moskun korrespontsal gisa lan egin zuen.[1][7][6] 1934. urtean, Mundo Obrero aldizkarirako lanean ari zela, Dolores Ibárruri buruzagi komunista ezagutu zuen. Harekin lanean hasi zen, eta haren eskuin esku bihurtu zen.[5] Espainiako Alderdi Komunistako Emakumeen Batzordean eta Emakume Antifaxisten Batasunean militantu zuen.[1] Urte horretan bertan, Langile Munduko korrespontsal gisa bidali zuten Moskura, eta 1937an itzuli zen Dolores Ibárruriren kolaboratzaile nagusi izatera gerra zibilean; hala izaten jarraitu zuen 1989an hil zen arte.[8] Errepublikaren urteetan, Teatro Proletario sortu zuen bere senarrarekin batera. Bere lanak Espainiako herrietan zehar eraman zituen, eta El tren del escaparate (1933) antzezlana idatzi zuen. Carlota O'Neill-en Al rojo ere estreinatu zuten, Enriqueta O'Neill-en ahizpa, zeinak Teatro Proletarioan ere parte hartu baitzuen. Enriquetak César Falcón, seduktore porrokatuarekin, alaba bat izan zuen 1935ean, Lidia Falcón politikari eta aktibista. Horrek Irene eta Cesarren ezkontzaren haustura ekarri zuen, eta, harrezkero, Dolores Ibarruriren itzala izan zen Irene. Gerraren ondoren erbesteratuta egon zen lehenik Errusian (Moskuko PCEren korrespontsal gisa lan egin zuen Radio España Independienten (REI). Errusian erbesteratuta egon zen bitartean purga estalinistak jasan zituen.[10][8] 1954. urtean lana galdu zuenean, Catalina ahizparekin (Kety) Pekinera joan zen. Han, irrati bat sortu zuen gaztelaniaz, eta ahizparekin lan egin zuen esatari gisa. 1977an itzuli zen Espainiara amnistiarekin, eta Dolores Ibárruri fundazioan hasi zen lanean.[3][5][6] 1996an Asalto a los cielos liburua argitaratu zuen eta Mi vida junto a Pasionaria (Nire bizitza Pasionariarekin), haren memoriatzat hartzen dena .[3][5] 1999an hil zen, autore batzuek diote Madrilen, eta beste batzuek, berriz, El Espinarren (Segovia) hil zela.[3][6][8] Erreferentziak
Kanpo estekak |