Share to:

Iris Chang

Iris Chang

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIris Shun-Ru Chang
JaiotzaPrinceton1968ko martxoaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Gatos2004ko azaroaren 9a (36 urte)
Hobiratze lekuaGate of Heaven Catholic Cemetery (en) Itzuli
Kalifornia
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Familia
AitaShau-Jin Chang
AmaYing-Ying Chang
Hezkuntza
HeziketaJohns Hopkins Unibertsitatea
University Laboratory High School (en) Itzuli
UIUC College of Media (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
txinera
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea, kazetaria, idazlea eta militante politikoa
Lantokia(k)San Jose
Lan nabarmenak
Kidetza100n komitea

irischang.net eta irischang.net
IMDB: nm1395851 Find a Grave: 9791739 Edit the value on Wikidata

Iris Shun-Ru Chang, txinera tradizionalean, 張純如; txinera sinplifikatuan, 张纯如 pinyin, Zhāng Chúnrú; (Princeton, New Jersey, 1968ko martxoaren 28aLos Gatos, Kalifornia, 2004ko azaroaren 9a) txinatar jatorriko idazle eta kazetari estatubatuarra izan zen, Nankingo sarraskiari buruz idatzitako La violación de Nankín durante la segunda guerra sino-japonesa eleberri dokumentalagatik ospea ezagutu zuena.[1] Finding Iris Chang liburuaren eta 2007ko Iris Chang: The Rape of Nanking dokumentalaren objektu izan da.[2][3]

Biografia

Txinatik emigratutako bi unibertsitate-irakasleren alaba, Champaignen (Illinois) hazi zen. Graduatu ondoren, New York Times eta Chicago Tribunerako idatzi zuen. Bretton Lee Douglasekin ezkondu zen, eta harekin izan zuen seme bakarra, Christopher. San Josen, Kalifornian bizi izan zen, eta depresioak jota bere buruaz beste egin zuen.[4]

Chang-ek hiru liburu idatzi zituen, txinatar jatorriko asiarrek eta estatubatuarrek historian izandako esperientziak biltzen dituztenak. Lehenengoak, Thread of the Silkworm (Zeta haria) (1995), 1950eko hamarkadako Mehatxu Gorriaren garaiko Tsien Hsue-shen (edo Qian Xuesen) irakasle txinatarraren bizitza kontatzen du. Tsien izan zen NASAren (JPL) Zorrotadarako Propultsio Laborategiaren sortzaileetako bat, eta urte askoan Estatu Batuetako militarrei Alemania naziko zientzialariei galdeketa egiten lagundu zien, baina bat-batean espioi bat eta AEBko Alderdi Komunistako kide bat izatea leporatu zioten. 1950etik 1955era bitartean etxean atxilotuta egon zen. 1955eko irailean, Txinara itzuli zenean, Dongfeng misilen programa garatu zuen, eta geroago zeta-harraren misila, Irakeko militarrek Iranen aurkako gerran eta ironikoki Golkoko Lehen eta Bigarren Gerran Estatu Batuek gidatutako koalizioen aurka erabiliko zutena.

Nanking-eko bortxaketa, Chang-en lanik ezagunena

Bere bigarren liburua, The Rape of Nanking:The Forgotten Holocaust of World War II (Nanking-eko bortxaketa: Bigarren Mundu Gerratik ahaztutako Holokaustoa) (1997), Nankingeko Masakrearen 60. urteurrenean argitaratu zen, eta, neurri batean, bere aitona-amonen sarraskitik ihes egin zuteneko historian oinarrituta dago. Bigarren Sino-Japoniar Gerran Japoniako Armada Inperialaren indarrek Txinaren aurka egindako ankerkeriak dokumentatzen ditu, eta biktimei egindako elkarrizketak ere baditu. New York Times-eko Best sellerren zerrendan egon zen 10 astez. Liburuan oinarrituta, film dokumental amerikar bat, Nanking, 2007an kaleratu zen.

Lanak

  • Thread of the Silkworm (1995),[5]
  • The Rape of Nanking: The Forgotten Holocaust of World War II (1997),[6]
  • The Chinese in America (2003),[7]

Erreferentziak

  1. [1][Betiko hautsitako esteka]
  2. What Happened to Iris Chang?. Chicago Reader 1 de noviembre de 2007.
  3. Synopsis. Reel Iris Productions.
  4. Finding Iris Chang: Friendship, Ambition, and the Loss of an Extraordinary Mind By Paula Kamen, pg. 22
  5. Iris Chang. Thread of the Silkworm (Basic Books, 1995). ISBN 0-465-08716-7
  6. Iris Chang. The Rape of Nanking: The Forgotten Holocaust of World War II (Basic Books, 1997). ISBN 0-465-06835-9
  7. Iris Chang. The Chinese in America: A Narrative History (Penguin, 2003). ISBN 0-670-03123-2

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya