Irma Basterra
| Irma Basterra | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
2023ko ekainaren 19a - ← Pedro Elosegi
2023ko ekainaren 19a -
2019ko uztailaren 8a - 2023ko ekainaren 19a ← Pilar Garcia de Salazar - Anartz Gorrotxategi → | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Bilbo, 1972 (53/54 urte) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : ekonomia | ||||||
| Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Alderdi politikoa | |||||||
Irma Basterra Ugarriza (Bilbo, 1972) arabar politikari jelkidea da. 2023tik aurrera Arabako Batzar Nagusietako presidentea da. Ekonomian lizentziatua, arlo pribatuan lan egin zuen zenbait urtez eta 2016an hasi zuen ibilbide politikoa. Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria izan zen 2016tik 2019ra arte. 2019tik 2023ra Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekaren Saileko foru diputatu jardun zuen. 2023ko foru hauteskundeetan EAJren Aiarako Kuadrillako zerrendaburua izan zen, eta Batzar Nagusietarako presidentegaia. 2023ko ekainaren 19ko eratze-bilkuran Arabako Batzar Nagusietako presidente izendatu zuten.
Ibilbidea
Bilbon jaio zen, baina Aiaran garatu du bere bizitza.[1][2][3] 1994tik EAJren Aiarako Uri Erakundeko alderdikidea da.[4] Ekonomian lizentziatu zen EHUren Sarrikoko Fakultatean, enpresa adarrean, merkataritzan espezializatuz. 1999an marketing espezializazio batekin diplomatu zen.[5]
Enpresa pribatuan hasi zuen bere ibilbide profesionala 1997an, ITB Instituto Tecnológico y de Negocios enpresan (1999ra arte). Ondoren, CPS Iritzi eta Merkatu Ikerketak enpresan proiektuen burua izan zen (1999-2001), eta gerora erosketa eta fabrikazio saileko zuzendaria (2001-2003) izan zen. 2003tik aurrera Panda Software Internacional enpresan Komunikazio eta Customer Service Saileko zuzendaria izan zen, 2007ra arte.[1]
2007tik 2016ra Aiaraldeko Landa Garapenerako Elkarteko (Zabaia) kudeatzailea izan zen.[4] 2016an hasi zuen ibilbide politikoa, II. Urkullu gobernuan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean. Arantxa Tapiak gidatutako sailean Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria izan zen 2019ra arte. 2019ko udal hauteskundeetan Laudioko EAJren zerrendan aurkeztu zen.[6]
2019ko uztailean utzi zuen Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekarako diputatu izendatua izan baitzen Ramiro Gonzalez diputatu nagusiaren bigarren gobernuan.[7] 2023ko Arabako foru hauteskundeetan EAJren Aiaraldeko zerrendaburua izan zen, eta alderdiak Batzar Nagusietako presidentegai ere izendatu zuen.[8][9] EAJk kargu horretarako proposaturiko lehen emakumea da. 2023ko ekainaren 19an egindako eratze-bilkuran babes gehien jaso zituen hautagaia izan zen, eta beraz Batzar Nagusietako presidente aukeratua izan zen.[10][11][12]
Bizitza pertsonala
Ezkondua dago, alaba eta seme banaren ama da.[1] Euskalduna da (HABEren 2. maila egiaztaturik).
Erreferentziak
- ↑ a b c «Lehendakaria» www.jjggalava.eus (kontsulta data: 2024-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) » La ayalesa Irma Basterra presidirá las Juntas Generales de Álava. (kontsulta data: 2024-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nuevo Gobierno Foral» EITB 2019-07-05 (kontsulta data: 2024-02-01).
- ↑ a b «Beatriz Artolazabal izango da EAJren Gasteizko alkategaia - Gasteiz» Alea.eus (kontsulta data: 2024-02-01).
- ↑ «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irma Mª Basterra Ugarriza - Berriak» www.irekia.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-02-01).
- ↑ «Laudioko EAJk bere hautagai guztien zerrenda aurkeztu du - Laudio» Aiaraldea.eus (kontsulta data: 2024-02-01).
- ↑ «EAJk sei diputatu izango ditu eta PSEk hiru - Araba» Alea.eus (kontsulta data: 2024-02-01).
- ↑ EAJ-PNV. «Ramiro González, Irma Basterra eta Beatriz Artolazabal izango dira Arabako ahaldun nagusi, Batzar Nagusietako buru eta Gasteizko alkate izateko EAJ-PNV hautagaitzen buruak» EAJ PNV (kontsulta data: 2024-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ortega, David. (2022-10-25). «Irma Basterra, la aspirante jeltzale a presidir las Juntas Generales» Diario de Noticias de Álava (kontsulta data: 2024-02-01).
- ↑ «Irma Basterra, Batzar Nagusietako presidentea» www.jjggalava.eus (kontsulta data: 2024-02-01).
- ↑ «Irma Basterra da Arabako Batzar Nagusietako presidente berria - Araba» Alea.eus (kontsulta data: 2024-02-01).
- ↑ Press, Europa. (2023-06-19). «Basterra (PNV) es la nueva presidenta de las Juntas Generales de Álava con los votos del PNV y PSE» www.europapress.es (kontsulta data: 2024-02-01).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









