Irula
| IRULA | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Mundaka, Bizkaia |
| Musika mota | rock |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1986-1997,2006-2007, 2011-2018, 2019-2022 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Basati Diskak, DDT |
IRULA 1980ko hamarkadan Mundakan sorturiko rock taldea izan zen.
Historia
IRULA rock musika taldea Mundaka herrian sortu zen, 80. hamarkada erdian eta gehienbat gaztelaniaz abesten zuen nahiz eta kantaren bat euskaraz ere abestu. Euskal Rock Erradikalaren barruan, bere kantu gehienak garai horietan ohikoak ziren protesta abestiak egiten zituzten[1] nahiz eta bere abesti ezagunenaren gaia horrelakoa ez izan.
Piruk gidatzen zuen banda, aurretik, The Pretty Horses edota Saldiak taldeetan ibilitako kitarrajolea. Maketatxo bat ekoiztu ondoren, Piru eta Jon Ander bikotea Bermeo herriko Crater heavy taldeko bi kiderekin elkartu ziren, Joni (bateria) eta Jose (baxua), Irula Express taldea eratzeko.
1986. urteko otsailaren 2an, Bilbo hiriko Garage aretoan jo zuten lehen aldiz jendeaurrean. Ondoren, Irula Express taldean aldaketa batzuk izan ziren eta IRULA bezala soilik jarraitu zuten aurrera. 1987. urtean, Gernika 37/87 jaialdiko lehen egunean jo zuten, Joni Guarrotxena (bateria), Asier Gusmano (baxua) eta Jose M. Aspiunza "Piru" (abeslaria eta gitarra) osatzen zuten IRULA taldea. [2].
1989. urtean, Irula taldekoek "Las bragas", bere lehen diskolana, kaleratu zuten Basati Diskak zigiluari esker. Tsunami (Donostia) estudioetan ekoiztu zuten ia urtebete lehenago. 13 kantu biziak ziren, punk ikutuekin ("Mundaka city"), The Ramones edota Rolling Stones ("Tell me") bidean. Edorta Jimenez euskal idazleak "Alkohol" kanta idatzi zien. 1996. urtean, Irula taldekoek bere bigarren diskoa kaleratu zen, "Sakarra", DDT Banaketak zigilupean. Batiz kitarrajoleak, besteak beste, lagundu zien lan horretan. 2012. urtean, Casus Belli rock taldekoek Irula taldearen "Gaztetxea" kantaren bertsio bat moldatu zuten.
Bere kantarik ezagunena "Las Bragas" izan zen eta youtuben emanaldi ezberdinetan ikusgai dago[3].
Partaideak
Partaideak zuzenekoetan[4]ː
- Jose M. Aspiunza (abotsa, gitarra)
- Jon A. Monasterio (gitarra, baxua)
- Joni Guarrotxena (bateria)
- Asier Gusmano (baxua)
- Kapi Guarrotxena (gitarra)
- Dani Rementeria (gitarra)
- Iñaki Agirre (bateria)
- Fernando Navarro (baxua)
- Jon Fresko (bateria)
- Igor Arzanegi (baxua)
- Jose Krater (baxua)
- Imanol Monasterio (saxofoia)
- Danel Garay (gitarra)
- Casus Belli Taldea (bateria, baxua, gitarra)
Beste partaideak: (grabaketetan bakarrik)
Ernesto Alava (bateria)
Jabi Bahia (bajo)
Rufo Urbina (ritmokutxa)
Jose Mono (bajo)
Alberto Batiz (gitarra)
Diskografia
- Las Bragas (1989)
- Sakarra (1996)
Lehen diska honen abestiak beheko hauek dira, horietako batzuk youtuben ikusgai daudeː
1.- Las Bragas
2.- Mundaka City
3.- Alkohol
4.- Chicos y Chicas
5.- Años de Caña
6.- Tu Matx
7.- Tortura
8.- Recuerdo
9.- Kojón
10.- Gaztetxea
11.- Kristin
12.- Las Ballenas
13.- Hilak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









