Share to:

 

Irurita

Irurita
 Euskal Herria
Irurita herriaren ikuspegi orokorra.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
UdalerriaBaztan
Posta kodea31730
HerritarraIruritar
Geografia
Koordenatuak43°07′52″N 1°32′49″W / 43.13114°N 1.54708°W / 43.13114; -1.54708
Demografia
Biztanleria788 (2020)

Irurita Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Hiru auzo ditu: Apote, Ordoki eta Iperburu. 2022 hasieran, 785 biztanle zituen.[1]

Herri ikusgarria da, eraikin multzo interesgarria duena. Monumentu megalitiko ugari ere baditu.

Geografia

Artesiagako mendateak Eugirekin lotzen du.

Historia

Neolito Aroko artzainek hainbat hilobi megalitiko eraiki zituzten, Argibelgo trikuharria eta Armatelako tumuloa besteak beste.

XVII. mendean sorgin-ehiza izan zen Baztanen eta baita Iruritan ere.

Konbentzioaren Gerran (1793-1795) Santa Barbara menditik zehar tropa frantsesak sartu ziren Baztanera. Ondoren Iberiar Penintsulako Gerraren amaieran Iruritatik gertu nafarren eta napoleondar tropen arteko borroka izan zen Irurita ondoan. Erronkariko Cruchagaren soldaduek frantziarrak garaitu zituzten[2].

Biztanleria

Iruritako biztanleria[1]
1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2010 2020
1666 1055 998 869 823 834 831 848 788

Bestak eta ospakizunak

Herriko bestak maiatzaren 25ean ospatzen dira, Salbatoreetan.

Euskara

Iruritako Manuel Gamio[3] (Ahotsak[4] proiekturako)

Iruritan[5] Baztango euskaraz[6] egiten da, nafarreraren aldaera.

Ondarea

Iruritar ezagunak

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  2. (Gaztelaniaz) Aitor. (2021-08-09). «IRURITA EN EL VALLE DE BAZTAN.» SITIOS HISTÓRICOS (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  3. «Gamio Goñi, Manuel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
  4. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
  5. «Irurita - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
  6. «Baztangoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya