Isa Asp
| Isa Asp | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Utajärvi, 1853ko otsailaren 4a |
| Herrialdea | Finlandiako Dukerri Handia |
| Heriotza | Jyväskylä, 1872ko azaroaren 12a (19 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | finlandiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria eta idazlea |
Lovisa (Louise, Isa) Asp[1] (Utajärvi, 1853ko otsailaren 4a – Jyväskylä, 1872ko azaroaren 12a) finlandiar poeta izan zen, finlandierazko lehen emakume poeta bezala ezaguna.[2] Finlandiako lehen ikono lesbikoa ere hartzen da. Hemezortzi urte zituela hil zen, tuberkulosiak jota, 100 poema inguru utziz, horien artean ezagunena Aallon kehtolaulu izanik. Asp hil ondoren, bere poemak argitaratu ziren, eta hainbat biografia ere idatzi dira.[3]
Bizitza
Asp Utajärvin jaio zen 1853an. Jaakko Asp eta Beata Elisabet Aspen (Puhakkaren) bederatzi seme-alabetako bat zen. Haur prodijioa zen, aitaren adibidea jarraituz poesia idatzi zuena. Amonak suediera irakatsi zion. Eskolan sartu zenean, aurretiko ezagutzak zituela aitortu zioten.[4]
Familia Suomussalmira bizitzera joan zenean, Aspek Bbere lehen poema ezaguna han idatzi zuen. Poema horretan, bere aita eta bere herrialdearekiko zuen errespetuaz hitz egin zuen.[4]
1864an Raaheko eskola pribatu batera joan zen, non suedieraz irakatsi zioten. Bertako apaizaren alaba zen Sally Thauvóninekin adiskidetu zen. 1866an graduatu zen, Etxean zegoela, lagunekin gutunen bidez jarraitu zuen harremanetam. Lahja izeneko aldizkari bat sortu zuen, bere familiari bakarrik erakutsi ziona, eta 22 ale prestatu zituen. Hurrengo urtean mutil-laguna aurkitu zuen, hurrengo udaberrian pneumoniak jota hil zena.[4]
1871n, finlandieraz poesia idazten hasi zen, Jyväskyläko irakasle-eskolan ikasi ondoren.[5]
Asp Jyväskylän hil zen 1872an, tuberkulosiak jota, 100 poema liriko inguru utziz, eta horien artean ezagunena Aallon kehtolaulu da.[5] «Finlandierazko lehen emakume poeta» deitu izan zaio. Bere lehen biografia Helmi Krohnek argitaratu zuen 1912an.[6]
Hainbat iturrik diote Asp lesbiana zela. «Finlandiako Safo» bezala ezaguna izan zen, eta Finlandiako lehen ikono lesbikoa ere kontsideratzen da. Emozional eta erotiko gisa interpretatu ziren poemak idatzi zituen Lydia Lagus lagun minari Jyväskyläko irakasle-eskolan. JH Erkok idatzitako biografiak, Martti Jukolak 1930ean argitaratuak, lesbiana zela dio.[7][8][9][10][11]
Erreferentziak
- ↑ (Finlandieraz) Kotilainen, Sofia. «Isa Aspin elämä ja runous» Isa Asp (kontsulta data: 2026-03-14).
- ↑ (Finlandieraz) «KMN: Risti on taas paikoillaan» Tiedonjyvä 4: 4. 2009.
- ↑ (Finlandieraz) «Asp, Isa» Suomen kirjailijat 1809–1916. Helsinki: Suomalaisen Kirjallisuuden Seura och Svenska litteratursällskapet i Finland (argitaratze data: 1993), 68 or. ISBN 951-717-714-3..
- ↑ a b c (Finlandieraz) Krohn, Helmi. (1912). Isa Asp : Nuoren pohjalaisen runoilijaneidon elämäntarina. Helsinki: Otava.
- ↑ a b (Ingelesez) Ahokas, Jaakko. (1973). A History of Finnish Literature. Taylor & Francis, 108 or. ISBN 978-0-87750-172-5. (kontsulta data: 2026-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Sanz, Amelia; Scott, Francesca; van Dijk, Suzan. (2014). Women Telling Nations. Editions Rodopi, 326- or. ISBN 978-94-012-1112-3. (kontsulta data: 2026-03-14).
- ↑ (Finlandieraz) Marjakangas, Terhi. «Oliko ensimmäinen naislyyrikkomme myös lesboikoni? "Meistä se ei pidä ollenkaan paikkaansa"» Yle 2016-11-11 (kontsulta data: 2026-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Zimmerman, Bonnie. (2000). Lesbian histories and cultures : an encyclopedia. Taylor & Francis, 306 or. ISBN 9780815319207. (kontsulta data: 2026-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Zimmerman, Bonnie. (2013). Encyclopedia of Lesbian Histories and Cultures. Routledge, 306 or. ISBN 9781136787515. (kontsulta data: 2026-03-14).
- ↑ (Finlandieraz) Juvonen, Tuula. (2007). «Isa Aspin kuolemanjälkeinen elämä» in Mustola, Kati; Pakkanen, Johanna. Sateenkaari-Suomi: seksuaali- ja sukupuolivähemmistöjen historiaa. Helsinki: Like, 113-119 or..
- ↑ (Finlandieraz) Tuulio, Tyyni. (1979). Fredrikan Suomi: esseitä viime vuosisadan naisista. Porvoo: WSOY, 203 or..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









