Share to:

Isabelatxu

Isabelatxu
Jatorria
Egilea(k)ezezaguna
Ezaugarriak
Genero artistikoabalada
Hizkuntzaeuskara

Isabelatxu ahozko euskal literaturako balada bat da.[1] Bizkaieraz dago, XVIII. eta XIX. mendeen artean sortu bide zuten, eta egilerik ez zaio ezagutzen. Jose Migel Larrabeitik jaso zituen hitzak, 1985. urtean.[2] 1994an, Hiru Truku taldeak bere diskoan atera zuen abestia, Ruper Ordorikaren ahotsean.[3]

Kontakizuna

Baladan kontatzen den istorioa itsasontziko maisu batek bahitu duen etxe oneko neska batena da. Neskak, maisuaren eskutan egon nahi ezta, bere buruaz beste egitea erabakitzen du.

Antzeko kontakizunak

Neska ontziratuaren balada izenez ezagutzen dira Bizkai aldeko Isabelatxu eta Iparraldeko Brodatzen ari nintzen erromantzea. Bietan, oso antzekoa den istorioa kontatzen da, nahiz eta bertsio oso desberdinak diren.[4]

Hitzak

Hona hemen baladaren testua, Soinuaren Hotsa webgunetik aterea:[2]

«

Isabelatxu, Isabelatxu,
arren esan bat eidazu
atian dauen kantore orri
etor dila esaiozu.

Egun on asko euki dizule
ontziko maisu gaztia.
Alango asko ekar dizule
linde damatxu gaztia.

Aitek eta amak bialtzen neude
au kantatxuau ikastera.
Au kantatxuau ikis nai bozu
erdu neurekin bordera.

Eskerrik asko mile biderrez
ez dot olango usterik
aitek eta amak etxian neukie
neu ondo estimadarik.

Berbau aotik esan bazuan ze
sartu zioen kapapean.
Sartu zioen kapapean ta
eroen zuen bordera.

Lobedartxu bet ipini neuntsen
bular biaren erdian
linde damia loak daroa
besteun legoa bidian.

Alan ta bere subertia zan
untziek alkar jotia,
ordu atantxe itxartu zala
linde damatxu gaztia.

Eroan naizue, eroan naizue
aiten d'amaren errire.
Aiten d'amaren errire joaten
bosteun legoak bear dire.

Untziko maisu gaztea
badezu kainabetea?
Ezteukat kainabetarik baina
emongo deutsut saflea.

Emon zioten saflea eta
sartu zeuen biotzean
ordu atantxe ilotzitu zen
linde damatxu gaztea.

Ene mutilak, lagunek onak.
Zer eingo'tsegu oneri?
Intzentzoagaz intzentzatu te
erainotzagaz lurrundu.
Linde damia zazpi astian
geurekin erabil daigun.

Ene mutilek, lagunek onak
zeringo'tsegu oneri?
Emon deiogun zazpine mosu
ta bota deiogun ureri.
Emon zioten zazpine mosu
eta bota zioten ureri.

»

Erreferentziak

  1. Ahozko euskal literatura: BALADAK. (kontsulta data: 2018-02-18).
  2. a b «Soinuaren hotsa - TRIKITI TESTUAK» trikitixa.eus (kontsulta data: 2018-02-18).
  3. Nuevos Medios. (2014-09-09). Hiru Truku - Isabelatxu. (kontsulta data: 2018-02-18).
  4. «Ezaugarriak – Ahozko euskal literatura» ahozkoliteratura.eus (kontsulta data: 2018-02-18).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya