Isauriako Gerra
| Isauriako Gerra | |||
|---|---|---|---|
| Data | 492 - 498 | ||
| Lekua | Isauria eta inguruko probintziak | ||
| Emaitza | Ekialdeko Erromatar | ||
| Gudulariak | |||
| |||
| Buruzagiak | |||
| |||
| Indarra | |||
| |||
| Galerak | |||
| |||
Isauriako Gerra 492 urtetik 497ra iraun zuen gatazka bat izan zen, Ekialdeko Erromatar Inperioko armadaren eta Isauriako matxinoen artean borrokatu zena. Gerra amaitzean Anastasio I.a enperadoreak Isauriako eskualdearen kontrola berreskuratu zuen, eta matxinadaren buruzagiak exekutatu zituen.
Aurrekariak
Teodosio II.aren erregealdian (402 - 450 artean) Isauriako jendetzak, Asia Txikiko probintzia pobre eta menditsua, Ekialdeko Erromatar Inperioaren burokrazian goi karguak izatea lehen aldiz lortu zuen. Leon I.a enperadorea (457 - 474 artean), isauriarrak berariaz bultzatu zituen administrazio zibil eta militarreko postu garrantzitsuetara, ordura arteko elementu germaniar ahalguztidunen boterea kontrajartzeko. Konstantinoplako herriak, ordea, isauriarrak erdi barbaro bezala mespretxatzen zituen. 473 urtean Hipodromoan isauriarren aurkako matxinada batean altxatu ziren. 475ean isauriar jatorrizko Zenon enperadore koroatu berria boteretik kendu zuten denbora batez, prozesuan hiriko isauriar guztiak hilez.
Zenon 476an itzuli zen tronura, oraingoan 491n hil zen arte boterean mantenduz. Zenonen agindupean isauriar herritarek administrazioan gora egin zuten, eta haien aurkakotasuna, gero eta handiagoa bazen ere, ezkutuan geratu zen. 484an, Illos magister militum isauriarra Zenonen aurka matxinatu zen eta Ekialdera ihes egin zuen, non Leontzio usurpatzailearen alde egin zuen. Matxinada 488an amaitu zen bi buruzagien harrapaketa eta exekuzioarekin.
Gerra
491n Zenon enperadorea hil zen, eta Elia Ariadna enperatrizak aukeraturiko Anastasio I.a silentiarius-a oinordekoa izan zen. Interregno laburrean zehar konstantinoplarrak hipodromoan "erromatar enperadore" bat eskatu zuten oihuen bidez, oinordekotzari buruzko bere iritzia argi utziz. Honela, Zenonen anaia zen Longinoren oinordekotza posiblea bertan behera geratzen zen, Longino isauriarra baitzen ere. Urte berean isaurioen aurkako istiluak piztu ziren, eta Anastasiok Longino eta beste isauriar batzuk erbesteratu zituen, Longino Kardalakoa jenerala barne.
Isauriarren matxinada 492. urtean hasi zen. Hala ere, urte berean Joan Eszitiarra eta Joan Gibbo (Konkorduna) jeneralek gidatutako unitate erromatarrek matxinoak garaitu zituzten Kotyaeumeko guduan, Frigian. Lilingis, matxinadako pertsonaia nagusietako bat, guduaren ondoren hil zen.[1] Bizirik iraun zuten isauriarrak mendietako gotorlekueta alde egin zuten eta gerrarekin jarraitu zuten.
493an Diogeniano jeneral erromatarrak Klaudiopolis hartu zuen, baina isauriarrek setiatu zuten, Konon apezpiku ohiak gidaturik. Joan Gibboren laguntzaz setioa apurtzea lortu zuen, bien arteko ondo antolatutako eraso baten bitartez. Eraso honetan Konon hil zen.[2]
494tik 497ra isauriarrak beren gotorlekuetan babesturik geratu ziren, Isauriar mendietan, non Longino Selinokoak hornitzen jarraitu zituen Antiokiako portuaren bitartez.[2]
497an Joan Eszitiarrak Longino Kardalakoa eta Atenodoro jeneralak hil zituen, hauen buruak Tarsoko lantza baten gainean agerian geratu zirelarik, honela, gerrari amaiera emanez. 498an, Joan Gibbok azken buruzagi etsaiak harrapatu zituen, Longino Selinokoa eta Indes, eta gerra-preso bezala enperadorearengana bidali zituen. Honek Konstantinoplako bide nagusitik hipodromora desfilatzera behartu zituen, non proskynesia egin behar izan zuten kathisma inperialaren aurrean.[3]
Ondorioak
495. urtean, Anastasio I.a enperadoreak Eufemio patriarkari "gerraz nekaturik" zegoela esan zion. Eufemiok Joani, Atenodoro buruzagi isauriarraren suhia, horren berri eman zion eta honek Anastasiori itzuli zion. Enperadorea tronura igo aurretik Eufemiorekin gatazkan sartua zen. Gainera Eufemiok, Anastasio koroatua izan aurretik, ortodoxia adierazpen bat sinatzera behartu zuen. Horregatik, Anastasio Eufemio traizioz salatzea erabaki zuen, etsaiari planak agertzeagatik. 496an, Eufemio eskumikatu eta kargutik kendu zuten.[4]
Anastasiok gerraren ondoren kontsulatua agindu zien bere jeneralei: Joan Eszita 498an eta Joan Gibbo 499an. Anastasiok Etherio arkitektoari Konstantinoplako Jauregi Handirako Kalkeko Atea eraiki zezala agindu zion, garaipena ospatzeko.[5] Era berean Kristodoro olerkilariak egun galduta dagoen sei liburudun olerki bat idatzi zuen gatazkari buruz: Isaurica.[5]
Erreferentziak
- ↑ Heather, Peter J.. (2018). Rome resurgent: war and empire in the age of Justinian. Oxford university press ISBN 978-0-19-936274-5. (kontsulta data: 2025-05-25).
- ↑ a b Lopez, Robert Sabatino; Hussey, J. M.. (1967-04). «The Cambridge Medieval History. Vol. IV. The Byzantine Empire. Part I. Byzantium and Its Neighbours.» The Economic History Review 20 (1): 181. doi:. ISSN 0013-0117. (kontsulta data: 2025-05-25).
- ↑ McCormick, Michael. (1990). Eternal victory: triumphal rulership in late antiquity, Byzantium and the early medieval West. Cambridge university press Éd. de la Maison des sciences de l'homme ISBN 978-0-521-38659-3. (kontsulta data: 2025-05-25).
- ↑ Bury, J. B.. (2015-03-05). A History of the Later Roman Empire. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-08317-1. (kontsulta data: 2025-05-25).
- ↑ a b Martindale, J. R.. (2003-07-17). «The Prosopography of the Later Roman Empire, Volume I: A Memoir of the Era of A. H. M. Jones» Fifty Years of Prosopography (British Academy) ISBN 978-0-19-726292-4. (kontsulta data: 2025-05-25).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









