Isil-isilik
| Isil-isilik | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 1950(e)ko hamarkada |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | herri-musika |
| Hizkuntza | euskara |
| Tonoa | Mi bemol maior |
| Hitzak | Fernango Goenaga Iribarren |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Fernango Goenaga Iribarren |
Isil-isilik euskal abesti herrikoi ezaguna da. Nahiz eta jende askok egile ezezaguneko abesti herrikoia dela uste izan,[1] duela ia hirurogeita hamar urte sortua izan zen, bere egilea Eibarren jaio eta Ordizian bizi izan zen Fernando Goenaga Iribarren izan zelarik.[2] Jai giroan, beste kantu batzuekin batera osatzen den segida batean abestu ohi da.
- Arrantza portuak
-

Hitzak

Isil-isilik dago
kaia barrenian,
ontzi txuri polit bat
uraren gainean. (Bis)
Goizeko ordubietan
esnatutzen gera,
arrantzaliak beti
joateko urrutira. (Bis)

Pasatzen naizenian
zure leihopetik,
negarra irtetzen zait
begi bietatik. (Bis)
Zergaitik, zergatik,
zergatik, zergatik?
Zergaitik negar egin?
Zeruan izarra dago
Itsaso aldetik. (bis).
Bertsioak
- 1997: Txomin Artola eta Urbil Artola-ren Hondarribian albumean argitaratu zuten abestiaren bertsio bat Banako Records diskoetxearekin.[1]
- 2018: Benito Lertxundik Kantaita Enea diskoetxearekin "isil-sisilik" izenburuko beste abesti bat sortu zuen Jorge Bucay-ren hitzekin "Ospakizun gauean" albumean.[3] -
Doinua
Erreferentziak
- ↑ a b Artola, Txomin. «Hondarribian» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-11-27).
- ↑ "...Euskaldun gehienek uste dute "Isil isilik" abestia herri abestia dela. Eta egia da. Baina ez da egia. Alegia, orain berrogeita hamar urte inguru Eibarren jaio eta Ordizian hil zen Fernango Goenaga Iribarrenek sortua da...", Argia astekaria. Artikulua: Isil isilik. Egilea: Jose Ignazio Ansorena. 2002ko urriaren 20a. 1872. zbk.
- ↑ Lertxundi, Benito. (2018). «Ospakizun gauean» www.badok.eus (https://www.badok.eus/euskal-musika/benito-lertxundi/ospakizun-gauean)+(kontsulta data: 2023-11-27).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









