Share to:

Ivangorod

Ivangorod
Ивангород
hiri/herria
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Leningrad oblasta
Municipal district in RussiaKingiseppsky District
Urban settlement in RussiaIvangorodskoye urban settlement
Izen ofizialaИвангород
Jaanilinn
Jatorrizko izenaИвангород
Posta kodea188490 eta 188491
Geografia
Koordenatuak59°21′55″N 28°13′11″E / 59.3653789°N 28.2197119°E / 59.3653789; 28.2197119
Mapa
Azalera7,7 km²
Altitudea32 m
Demografia
Biztanleria9.552 (2024)
Dentsitatea1.241 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1492
Telefono aurrizkia81375
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakCittanova, Narva eta Karlskoga udalerria
ivangorod.ru

Ivangorod (errusieraz: Иванго́род, ɪvɐnˈɡorət ahoskatua; estonieraz: Jaanilinn; votieraz: Jaanilidna) Errusiako hiri bat da, San Petersburgotik 159 km mendebaldera eta Errusia-Estonia muga sortzen duen Narva ibaiaren eskuinaldean. Administratiboki, Leningrad oblastari dagokio.

Bere Erdi Aroko gazteluagatik ezaguna, Tallinn-San Petersburgo burdinbideko geltoki bat du eta Narva estoniar hiria du bere aurrean.

Historia

Gotorlekua, 1492an eraiki zen, Ivan III.a Errusiakoaren erregealdian, eta, beraz, bere izena jaso zuen. 1581 eta 1590 artean, eta 1612 eta 1704 artean, suediarrek kontrolatu zuten. Garai hauetan, Ivangorodek, hiri-pribilegioak jaso zituen, eta Suediako Koroaren errusiar hiri bezala administratua izan zen, 1649an, Narvako auzo bihurtu zen arte. Bere lurraldeari eta subiranotasunari buruzko beste aldaketa batzuk gorabehera, Narvaren zatitzat hartu zuten 1649tik 1945era.

1919ko urtarrilean, Errusiar Inperioa hondoratu ondoren, Estoniako errepublika independente berriak bere subiranotasuna Narva hiri osoan ezarri zuen, Ivangorod barne. Egoera hau 1920an Sobietar Batasunak eta Estoniak sinatutako Tartuko Itunak ofizial bihurtu zuen. 1944an Estonia berriro okupatzean, Bigarren Mundu Gerran, agintari sobietarrek administratiboki Ivangorod Narvako gainerakoengandik banandu zuten, 1945eko urtarrilean Errusiako SESFko Leningradeko oblastera berresleituz. Ivangorodek hiri estatusa jaso zuen 1954an.

Estoniaren independentziaren ondoren, 1991n, Tartuko Itunak 1920an definitutako nazioarteko muga juridikoki ordezkatu zuen muga administratiboak, honela Estoniako eta Errusiako sobietar errepublika ohiak bananduz. Ivangorod Errusian sartu zen. Sortzen dituen tentsio politikoengatik, Estoniaren eta Errusiaren arteko muga-itun berria ez da indarrean sartu.

Demografia

Bilakaera demografikoa
1959 1970 1979 1989 1996 2002 2008
14.400 11.600 10.700 11.800 12.100 11.206 10.922

Herri eta hiri senidetuak

Galeria

Erreferentziak

  1. (Suedieraz) «Karlskoga kommun avslutar vänortsavtal med Ivangorod» karlskoga.se 2022-03-01.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya