Ivania Cruz
| Ivania Cruz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zacatecoluca, 1993 (32/33 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Bizkaia |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abokatua, aktibista eta woman human rights defender (en) |
Ivania Cruz (Zacatecoluca, El Salvador, 1993) abokatua, aholkularia eta aktibista da. Ameriketan jaioa, Euskal Herrian errefuxiatu behar izan du. Giza Eskubideen eta Eskubide Komunitarioen Defentsarako Elkarteko (UNIDEHC) bozeramalea da, eta, besteak beste, El Salvadorren 2022ko martxoan ezarritako salbuespen-erregimenean egindako abusuak salatu zituen.[1]
Ibilbidea
Ivania Cruz El Salvadorko Zacatecoluca hirian jaio zen, 1993an. Abokatua eta aholkularia da, bai eta Nazio Askapenerako Farabundo Marti Fronteko (FMLN) kide ere. FMLN gerrilla izan zen El Salvadorko gerra zibilean (1980-1992); gerra bukatzean, alderdi politiko bihurtu zen.[2]
El Salvadorren
Nayib Bukelek salbuespen-erregimena ezarri zuen El Salvadorren, eta horrek eragin zuzena izan zuen Ivania Cruzen familiarengan. Izan ere, ausazko atxiloketak egiten hasi ziren, tartean haren nebarena, Ever Stanley Cruzena, Gobernuaren lehenengotariko preso politikoa izan baitzen. Ordutik, 90.000 atxiloketa baino gehiago izan dira; horietatik 30.000, modu irregularrean eginak. Horrez gain, 400 heriotza baino gehiago dokumentatu dira El Salvadorko polizia-etxeetan. Neba atxilotu zuten unean, 2021ean, Ivania Cruz lehen semeaz erditu berri zen zesarea bidez. Hala ere, bere gain hartu zuen Preso Politikoen Batzordeko (Cofappes) bozeramaile kargua.[3]
El Salvadorren bizi zela, Euskal Herrira zenbait aldiz etorri zen, jardunaldi, hitzaldi eta mahai-inguruetan parte hartzera. Esaterako, 2021ean eta 2024an Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundeak gonbidatuta egin zuen bidaia. Eta, egonaldia aprobetxatuz, Gipuzkoako batzarkide-taldeekin bildu zen, eta Eusko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean El Salvadorko giza eskubideei buruzko txostena aurkeztu zuen.[4][5]
Euskal Herrian
2025eko otsailaren 25ean, Ivania Cruz eta UNIDEHCeko bere lankide Rudy Joya abokatua Europan bira egiten ari zirela, Bukeleren gobernuak «talde kriminal» izatea leporatu zien, eta biak atxilotzeko agindua eman zuen. Egun horretan bertan —otsailaren 25ean, alegia—, haien bulego nagusian eta etxebizitzetan sartzeaz gain, erakunde bereko kide Fidel Zavala atxilotu zuten. 2025eko martxotik, beraz, Europan bizi dira errefuxiatu politikotzat; hain zuzen ere, Gallartako (Abanto) Martin Etxean, migratzaileak eta asilo-eskatzaileak hartzeko gunean.[6]
Ordutik, El Salvadorko giza eskubideen ekintzetan jarraitu du Ivania Cruzek, Joyarekin batera, urrutitik bada ere. Hartara, 200 auzi baino gehiago darama, abokatu lanetan. Era berean, Bloque de Resistencia y Rebeldia Popular elkarteko (BRP, El Salvadorko mailako 35 erakunde biltzen dituena) kide ere bada. [7]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «“Tuve que sacrificarme como madre, para luchar por mi hermano”: Ivania Cruz» Noticias de El Salvador - Noticias de El Salvador, noticias internacionales, salvadoreños por el mundo, economia, negocios, politica, deportes, entretenimiento, tecnologia, turismo, tendencias, fotos, videos, redes sociales (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ ««Bake akordioek diotenarekin alderatuz, atzera egin da guztiz»» Berria 2021-12-03 (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Makazaga, Iñaki. (2024-11-06). «Ivania Cruz, abogada y defensora de derechos humanos: “Las calles han perdido el miedo a Bukele en El Salvador”» El País (kontsulta data: 2025-08-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ivania Cruz, abogada salvadoreña: «Estamos en contra de un régimen de excepción permanente que no respeta los derechos humanos»» NOLAKOAK GAREN! 2024-10-19 (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alternatiba aborda la situación de El Salvador de la mano de Ivania Cruz en una charla en Bilbo – Alternatiba. 2024-09-30 (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Zunzunegi, Emilio. (2025-04-14). «Martin Etxea acoge a dos defensores de los derechos humanos en El Salvador perseguidos por el régimen de Bukele» Deia (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nacionales, Redacción. (2025-05-10). «Piden remover cargos imputados a voceros de UNIDEHC» Diario Co Latino (kontsulta data: 2025-05-10).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









