Share to:

Ixabel Millet

Ixabel Millet

Bizitza
JaiotzaParis, 1958 (67/68 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakipuin-kontalaria eta idazlea

Facebook: ixabel.millet/?locale=es_ES Edit the value on Wikidata

Ixabel Millet Heyries (Paris, Frantzia, 1958) kontalaria, idazlea, formatzailea eta euskal mitologian aditua da.[1]

Ibilbidea

Historia ikasi zuen, beti gustuko izan duen gaia da. Paris inguruan sortu eta bertan hazi zen; baina, bere lagun askok bezala, gaztarora iritsita handik ateratzeko beharra sentitu zuen. 23 urte zituela, urte bat hartu zuen bidaiatzeko: Bretainia, Frantziako erdigunea... eta horrela Baionara iritsi arte. Han ezagutu zuen jendea, gizon bat, kultura desberdin bat bere hizkuntza propioa zuena... Dena gustatu zitzaion, eta gelditu egin zen.

Baionara iritsi bezain laster hasi zen euskara ikasten. Bizilekua bilatu eta lana aurkitu bezain pronto, euskarako eskoletan eman zuen izena. Argi zuen kultura bat ezagutzeko hizkuntza ezagutu behar dela.[2]

Ipuin kontalari

Sugestopedia ikastaroak ematen ari zela ipuinak kontatzeko aukera sortu zitzaion. Modu honetara joan zen gero eta gehiago sartzen mundu horretan. eab 2001ean ipuin klasikoak sakonki ikertu eta kontatzen hasi zen eta horrek mitologiara eraman zuen. Beste mundu bat aurkitu zuen.[3]

Hainbat herritan izan da ipuinak kontatzen, besteak beste; Lesakako liburutegian,[4]Mendaroko liburutegian,[5]

Irakasle

  • Frantsesa helduei irakastea izan zen haren lehen lanbidea. Donostian horretan ari zela, poliki-poliki teknika sortzaileak sartzen hasi zen: kantak, olerkiak, marrazkiak… Naturalki, horrela ateratzen zitzaiolako, eta sugestopedian espezializatu zen.[2]
  • AEK-ko irakasleekin aritu zen lanean sugestopedia ematen EHUko Euskalduntze eta Alfabetatze Diplomaturan, glotodidaktika arloan, zortzi urtez.[3]
  • Mitologiari buruzko ikastaroa eman zuen 2014an Tolosako Bonberenean.[6]

Argitalpenak

Hainbat ipuin idatzi ditu:[7]

  • Kanturik gabeko herria (haur ipuina, Baigorri argitaletxea, 2002);
  • Jainko-jainkosek ez dakite dena (haur ipuina, Baigorri argitaletxea, 2003);
  • Bidasoa (prosa librea-poesia, Irudi s.l. eta Nafarroa Oinez, 2006);
  • Hotzburuan (heldu ipuina, EIE, 2006).  
  • Izarren hautsa. Ixabel Millet Heyries eta Maddi Iratzoki Bertiz

Erreferentziak

  1. «Ixabel Millet, Ixabel Millet» www.kulturklik.euskadi.eus 2016-07-06 (kontsulta data: 2023-04-17).
  2. a b «'Euskal mitologiak erakusten digu hemen emakumeak onetsiak zirela'» Argia (kontsulta data: 2023-04-17).
  3. a b Tubia, Iker. ««Kontatzen dudanak bizirik egon behar du; horretarako, nirea behar du izan»» Berria (kontsulta data: 2023-04-17).
  4. «Ixabel Millet» Ayuntamiento de Lesaka (kontsulta data: 2023-04-17).
  5. «Sesión de cuentacuentos este jueves en Mendaro con Ixabel Millet | Ei! Berriak» eiberri.eus 2023-04-17 (kontsulta data: 2023-04-17).
  6. «Ixabel Millet: "Euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzen ditugu, baina ez beraien arteko harremanak" - Tolosa» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2023-04-17).
  7. «Ixabel Millet Heyries - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2023-04-17).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya