Izozte (medikuntza)
Izoztea edo izozketa, medikuntzan, hotzak gorputz osoan edo zati batean eragindako gaitz multzoa da. Hotzaren lehenbiziko eragina arteria txikiak estutzea eta ixtea da, eta, horren ondorioz, iskemia. Egoera hori gehiegi luzatzen bada, iskemiak ehunen heriotza (nekrosia) dakar. Ehunetako nekrosia kanpotik barnealdera doa, eta hotzaren eraginak jarraituz gero, hezurretaraino ere iristen da nekrosia. Nekrosiak jotako ehuna kutsatzen bada, gangrena ager daiteke. Hiru izozte maila bereizten dira:
Izoztutako atalak sendatzeko, tenperatura pixkanaka igoarazi behar da. Horretarako, gai hotz batez (elurrez edo) igurtzi egin behar da izoztutako atala, eta odolaren zirkulazioa bizkortzen duten sendagaiak (alkanforra, koramina) hartu behar dira. Gangrena ageri bada, berriz, ebakuntza ezinbestekoa da, gaitza heda ez dadin. ErreferentziakKanpo estekak
|