Iztietako eliza
Iztietako eliza, edo San Jose Langilea eliza, Errenteriako Iztieta auzoan dagoen eliza da. Estilo brutalistan eraiki zen, 1967an hasita. Arkitektoa Jose Javier Uranga izan zen[1]. Helburua, Iztieta auzoaren eraikuntzarekin herrira etorritako langileentzat eliza berri bat egitea izan zen. San Jose Langile eliza hori eraikitzeagatik doktorego-titulua eman zioten, 1968an, hura oso berezia zelako diseinatzeko eta kalkulatzeko. Gau oso bat pasatu zuen aldarearen gaineko arkua diseinatzen, kalkulu erregela batekin, orduan ez baitzegoen ordenagailurik.[1] KriptaGaur egun kriptan elkarte gastronomiko bat dago, eta aldarearen gainean afal daiteke. Herri kulturanAnder Gortazarrek egindako Bastartak! proiektuan eliza hau zen arkitektura brutalistaren adibideetako bat[2]. Jendeak Mazinger Zren burua bezala ezagutzen du[3]. Argazki galeriaErreferentziak
Kanpo estekak |