Iñigo Monreal
| Iñigo Monreal | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Iruñea, 1974ko irailaren 26a (51 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Alderdi politikoa | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Iñigo Monreal Saénz (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1974ko irailaren 26a) atleta ohia da, 400 metro hesidunetan eta 4 x 400 metroko txandakako lasterketan nabarmendu zena. 400 metroko hesidunetako proban, 49,86 segundokoa du markarik onena. Olinpiar Joko bitan izan da: Atlantakoetan eta Sydneykoetan.[1] Beharbada, inoiz izan den nafar atletarik hoberena: guztira, Nafarroa Garaiko 16 txapelketa irabazi ditu, hainbat modalitatetan (200 m, 400 m, 800 m, 110 m hesidunak, 400 m hesidunak eta dekatloia), eta Nafarroa Garaiko 45 marka absolutu gainditu ditu (aire zabaleko pistan: 2 marka 400 metroetan, 12 marka 110 metro hesidunetan, 8 marka 400 metro hesidunetan, 5 marka 4 x 400 metroetan, eta marka bat dekatloian; estalpeko pistan: 2 marka 400 metroetan, eta 15 marka 60 metro hesidunetan).[2]
2008ko Espainiako hauteskunde orokorretan, Diputatuen Kongresurako hautagai izan zen, Nafarroa Bai alderdiarekin.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Iñigo Monreal Saénzen fitxa. Espainiako Olinpiar Batzordearen webgunea.
- ↑ Landa Ballaz, Luis. «Iñigo Monreal Sáenz» Auñamendi Eusko Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/aunamendi/149852.
- ↑ (Gaztelaniaz) Nafarroa Bai alderdiak Espainiako Diputatuen Kongresurako aurkeztutako hautagaien zerrenda, 2008ko Espainiako hauteskunde orokorretan. Espainiako Barne Arazoetako Ministerioaren webgunea.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) www.coe.es
- (Ingelesez) iaaf.org
| Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









