Jacinta Ortiz
| Jacinta Ortiz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1939 (86/87 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | nekazaria eta olerkaria |
Jacinta Ortiz Mesa (Huétor Tájar, Granada, 1939) nekazari eta poeta andaluziarra izan zen.
Biografia
Jacinta Ortiz Mesak, La Tilli izenaz ezagunak, txikitatik sentitu zuen hitzekiko eta errimekiko zaletasuna. Soroan bakarrik lan egiten zuenean, bere olerkiak konposatu eta memorizatu egiten zituen, garaiko matxismoa zela eta, ezin izan baitzuen irakurtzen eta idazten ikasi.[1] Helduaron ostera, bere udalerriko Helduen Eskolan, ikasi zuen irakurtzen eta idazten.[2] Jubilatu ondoren eta septuagenarioa zela, maistra bat kontratatu zuen eta bere poemak eman zizkion, Dauro argitaletxeak argitaratu zituenak.[3]
La Campesina izeneko bere lehen liburuan, kontatzen du bere amak nola ekarri zuen mundura inoren laguntzarik gabe, eta ia bizitza osoa eman zuela lurra lantzen, abereak hazten eta bost seme-alaba zaintzen. La campesina y el marqués bigarren liburuan, kasualitatez ezagututako jaun markes batetaz maitemindu zela kontatzen du, eta harengandik nolako maitasun desengainu handia jaso zen. 2020an, 38 ipuinez osatutako bilduma bat argitaratu zuen, eta udalerriko ikastetxe guztiei oparitu zien, haurrek gelan irakur zitzaten.[4]
Bost seme-alaba izan zituen, eta 31 urterekin alargun geratu zen.
Lanak
- La campesina (Dauro argitaletxea, 2013).[5]
- La campesina y el marqués (Dauro argitaletxea, 2017).[6][7]
- Cuentos y fábulas (Editorial Dauro argitaletxea, 2020).
Sariak eta aitorpenak
- 2018 Huétor Tájar herriko Padre Manjón ikastetxeko bibliotekak 'Bibliotilli'. du izena.[8]
- Huétor Tájar jaioterriko kale batek bere izena darama.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Donate, Severino. (2020-03-09). «Jacinta, la campesina poetisa que apenas sabe leer y escribir» Cadena SER (kontsulta data: 2020-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Yo tenía los poemas en mi memoria porque no sabia escribir'» Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2020-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jacinta Ortiz, la campesina analfabeta que ha hecho realidad su sueño de poeta» La Vanguardia 2018-03-14 (kontsulta data: 2020-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una agricultora que apenas sabe leer escribe cuentos para los escolares de su pueblo» Loja - Ideal 2020-02-04 (kontsulta data: 2020-03-22).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Ortiz Mesa, Jacinta. (2013). La campesina. ISBN 978-84-15940-00-5. PMC 1103922714. (kontsulta data: 2020-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ortiz Mesa, Jacinta. (2017). La campesina y el marqués. ISBN 978-84-947741-1-9. PMC 1107185282. (kontsulta data: 2020-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'La Tilli' ya tiene su biblioteca» Loja - Ideal 2018-10-25 (kontsulta data: 2020-03-22).
- ↑ «El colegio Padre Manjón de Huétor Tájar inaugura su ‘Bibliotilli’, dedicada a la escritora Jacinta Ortiz - Ayuntamiento Huétor Tájar» huetortajar.org (kontsulta data: 2020-03-22).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









