Share to:

Jaiegun

Urteberria Sydneyn. Jaieguna da ia mundu guztian.

Jaieguna, lanik egiten ez den eguna da[1], batzuetan ekitaldi edo ohitura jakinen bidez ospatzen dena. Herrialdeen arabera egun bat edo beste bat izan daiteke jaiegun. Adibidez, katolikoentzat igandea izaten da jaiegun ofiziala; judu eragineko herrialdetan, berriz, larunbata eta islam[2] erlijioa duten herrialdeetan ostirala.

Asteko jaiegunez gain, herrialde bakoitzeko Gobernuak, normalean dekretu bidez, beste egun zehatz batzuk ere ezartzen ditu jaiegun, arrazoi ezberdinengatik: erlijiozkoak, kulturalak edota politikoak. Esate baterako, zaindariaren eguna, independentzia aldarrikapena, borroka historikoen oroitzapenak eta antzekoak. Egun horietan, lanera joan ezin denean, jai ofizialak, desfile militarrak, ekitaldi erlijiosoak edo zibilak, manifestazioak, azoka egunak, erromeriak... antolatu ohi dira kasuaren arabera.

Lan-legerian jaiegunak ordaindutako egun gisa daude aitortuta. Hori dela eta, egun horietan lan egin behar duten langileek (osasun, turismo, segurtasunari lotutako langileek, besteak beste) kalte-ordainak jasotzen dituzte. Halaber, sektore edo enpresa bakoitzak jaiegun osagarriak ematea erabaki dezake.

Oro har, jaiegunak ez dira kontuan hartzen zuzenbideari lotutako prozesuen epe-mugetan. Horrez gain, komeni da argitzea oporrak eta jaiegunak ez direla sinonimoak, alegia bi kontzeptuen artean aldea badagoela.

Jaiegun ofizialak

Euskal Herria

Nafarroa Garaia

Iruñeko Sanferminak

Hauek dira Nafarroan 2023. urteko jaiegun ofizialak[3]:

Egun horiei beste tokiko jai-egun bat gehituko zaie, udalerri bakoitzak bere herriko jaien arabera ezarri ahal izango duena.

EAE

Hauek dira EAE mailako jaiegun ofizialak:[4]

Espainia

Zaragozako Pilar eguna

Hauek dira Espainiar estatuko jaiegun ofizialak: [5]

  • Urtarrilaren 6a: Jaunaren Epifania.

Erreferentziak

  1. «Jaiegun». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Kontsulta data: 2023-03-27).
  2. Islam. 2022-06-11 (kontsulta data: 2023-03-17).
  3. «Iragarkia - BON» bon.navarra.es (kontsulta data: 2023-03-28).[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Euskal Autonomia Erkidego eta Lurralde Historikoetako lan-egutegia» www.euskadi.eus 2004-09-16 (kontsulta data: 2023-03-27).
  5. «Noticias Jurídicas» Noticias Jurídicas (kontsulta data: 2023-03-27).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya