Jakiunde
Jakiunde, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademia, 2007ko urriaren 25ean eratu zen Donostian, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Akademia Eusko Ikaskuntzaren barruan erakunde aholkulari gisa sortu bazen ere, 2009ko apirilean erakunde independiente modura eratu zen. Jakiunde euskal gizartearentzako erreferentziazko foro bihurtzeko asmoz sortu zen. Erakunde eredugarria izan nahi du, bere osaeran eta jardunean, gidari gisa jarduteko gai dena, zorroztasun zientifikoarekin eta ezagutzarekin, eta bere ekintza eta aholkuekin egungo arazoei irtenbide egokiak aurkitzen laguntzeko helburua du. Jakiunderen sorrerak Euskal Herriko hizkuntza eta kultura finkatzen diren lurralde-eremuan ezarritako unibertsitateen laguntza izan zuen: Deustuko Unibertsitatea (UD), Mondragon Unibertsitatea (MU), UNED, Nafarroako Unibertsitatea (UN), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Université de Pau et des Pays de l 'Adour (UPPA). Zazpi unibertsitate horiekin bat egin du 2019an ESTIAk (École Supérieure des Technologies Industrielles). Unibertsitateetako errektoreak eta ESTIAko zuzendariak Akademiako kide osoak dira kargua duten bitartean. Hasiera batean Donostiako Miramar jauregian egoitza izan ondoren, 2012ko azaroaren 13tik aurrera Jakiunde Akademiak bere egoitza ofiziala Bergarako Olaso dorrean du[1], baina administrazio-bulegoa Donostiako Prim kaleko 7an du. FuntzionamenduaBatzar NagusiaBatzar Nagusia Jakiundeko gobernu-organo gorena da, eta urtean bitan biltzen da apirilean eta azaroan egiten diren osoko bilkuretan. LehendakariaJakiundeko lehendakaria Batzarrak aukeratzen du. Pedro Miguel Etxenike fisikari ospetsua izan zen Jakiundeko bultzatzaile eta lehen presidentea, eta gaur egun ohorezko presidentea da. Jakiundeko egungo presidentea Juan Ignacio Pérez Iglesias da, UPV/EHUko Fisiologiako katedraduna, eta karguan Jesus M. Ugalde UPV/EHUko Kimika Fisikoko katedradunaren lekua hartu du (2012-2020). Jakiundeko presidenteordea Iciar Astiasaran da, Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatologia katedraduna (2020-gaur egun). Jakiundeko kideakJakiundek alor desberdinetako ospe handiko pertsonak biltzen ditu bere baitan. Akademiako kideak publikoki ezagunak dira oinarrizko zientzian, zientzia aplikatuetan eta giza zientzien hainbat diziplinatan egindako lanagatik, baita sorkuntza artistikoan eta letretan egindako lanagatik ere, eta elkarrekin lan egitearen alde egiten dute, etorkizuneko erronka berrien aurrean duten pertzepzioa gizarteari eskaintzeko. Estatuko eta nazioarteko sari ugarirekin sarituak, Akademiako kideen helburua elkarrekin hausnartzea eta ondorioak gizartearekin partekatzea da. JarduerakHauek dira, besteak beste, Jakiunderen ohiko jardueretako batzuk:
Erreferentziak
Kanpo estekak
|