Jakue II.a AragoikoaJakue II.a Aragoikoa[1] (Valentzia, 1267ko abuztuaren 10a - Bartzelona, 1327ko 3 edo azaroaren 5a), ezizenez Jakue Zuzena (katalanez: Jaume el Just, gaztelaniaz: Jaime el Justo) deitua, 1285-1296 bitartean Siziliako erregea, 1291-1327 bitartean Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea, eta 1291-1295 bitartean Mallorcako erregea izan zen. BiografiaPetri III.a Aragoikoa eta Konstantza Siziliakoa gurasoak eta Alfontso III.a Aragoikoa anaia nagusia zituen. Aita Santuak Sardinia eta Korsikako errege egin zuen. 1300ean Leridako unibertsitatea sortu zuen. 1302an, Roger de Florrek zuzendutako almogàvarren espedizioa antolatu zuen. 1323-1325 bitartean Sardinia eta Korsika konkistatu zituen. Ezkontza eta seme-alabakLau aldiz ezkondu zen: Elisabet Gaztelakoa, Blanka Napolikoa, Maria Ziprekoa eta Elisenda Moncadakoarekin. Bigarrenarekin baino ez zituen seme-alabarik izan, hamar hain zuzen ere:
Erreferentziak
|