Share to:

Jan Timman

Jan Timman

erredaktoreburu

Bizitza
JaiotzaAmsterdam1951ko abenduaren 14a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaArnhem2026ko otsailaren 18a (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakxakelaria, kazetaria, saiakeragilea, chess composer (en) Itzuli eta Maisu Handia

Jan Timman (Delft, 1951ko abenduaren 14a2026ko otsailaren 18a) holandar xake-jokalaria izan zen.

Zortzi urterekin ikasi zuen xakean, beste xake-jokalari handi batzuk jokalari aditu ziren adinarekin. Batxiler-ikasketak amaitu ondoren, matematika-ikasketak egiten hasi zen unibertsitatean, baina amaitu gabe utzi zituen. Soldadutzari uko egiteatik kartzela-zigorra ezarri zioten, eta inkonformista eta bohemio ospea hartu zuen. 1974an maisu handien mailara iritsi zen. Jokalari irregularra izan zen hasieran; garaipen eta porrot handiak izan zituen, harik eta, ezkondu ondoren (1978), bere bizimodu bohemioa alde batera utzita, bere jokatzeko moduan sakontzen hasi zen arte. Mendebaldeko maisu handien artean onena izan zen, sobietarren monopolioa hausteko gauza izan zen bakarra. 1987. urtetik aurrera munduko sailkapeneko aurreneko tokietara iritsi zen. 1990ean hautagaien txapelketako finalera iritsi zen lehenengo aldiz, baina ezin izan zuen Anatoly Karpov menderatu. 1992ko apirilean berriro iritsi zen finalera, final zortzirenetan Robert Hubner alemana, laurdenetan Viktor Kortxnoi errusiarra (Suitzako herritartasuna hartua, baina), eta final-aurrekoetan Arthur Yusupov errusiarra menderatu ondoren. Hautagaien txapelketako finalean Nigel Short ingelesak mendean hartu bazuen ere, FIDErekin izandako desadostasunak tarteko, orduko munduko txapeldun zen Gari Kasparovek eta Shortek FIDEz kanpoko munduko xake txapelketa jokatzera erabaki zuten eurek sortutako PCAren babespean, eta ondorioz FIDEk bi jokalariok kanporatu eta FIDEren munduko txapelketa Timmanek eta Anatoli Karpovek jokatu zuten 1993an; bertan Karpovek Timman garaitu zuen (12½–8½). Munduko xake-aldizkari onenaren erredakzioan lan egin zuen (New in Chess) eta xake-jokoari buruzko hainbat eta hainbat artikulu eta liburu idatzi zituen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya