Janakpur
| Janakpur जनकपुर नगरपालिका | |
|---|---|
| hiria | |
Janaki Mandir tenploa, Janakpurren | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Zona | Janakpur Gunea |
| Izen ofiziala | Janakpur |
| Posta kodea | 45600 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 26°42′44″N 85°55′18″E / 26.7122°N 85.9217°E |
![]() | |
| Azalera | 100,2 km² |
| Altitudea | 74 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 97.776 (2011) |
| Dentsitatea | 976 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Telefono aurrizkia | 041 |
| janakpurmun.gov.np | |
Janakpur edo Janakpurdham (nepaleraz जनकपुर नगरपालिका) Nepalgo hiri historiko eta erlijioso garrantzitsuenetako bat da. Aldi berean Janakpur Guneko hiriburua ere bada. Indiako mugatik oso gertu dagoenez (20 km eskas) eta bere garrantzia dela eta, erromes hindu ugari dator Indiatik.
Etimologia
Rama jainko hinduaren aitaordea izan zen Janak erregearen hiria bertan zegoela uste da, hortik Janaken hiria izena jarri izana.
Historia
Historia luzea du Janakpurrek, beti ere testu sakratuei loturikoa.
- Shatapatha Brahmana (k.a X mendea): testu honek dioenez Māthava Videgha erregea Sadānirā (Gandaki) ibaia gurutzatu zuen lehenengoa izan zen eta Videha erreinua sortu zuen hiriburua Mithila izanik. Historikoki Mithilanchal deitu izan zaio hiriari.
- Ramayana(k.a. III mendea): idatzi honek Janak erregearen historia kontatzen du.
Diotenez Buda eta jainismoaren sortzailea izan zen Mahavira ere hemen bizi izan ziren.
Kokapena
Janakpur Terai lautadan kokaturik dagoen hiria da eta beraz beroa eta oso hezea da. Katmandutik 400 kilometrotara dago eta Indiako mugatik 20 kilometrotara baino ez. Ibai ugarik zeharkatzen dute Janakpur, hala nola, Dudhmati, Jalad, Rato, Balan eta Kamala ibaiek. Ura Himalaiatik dator eta Ganges ibaira doa.
Ondasun nabarmenak
Janakpurreko ondasun nabarmen guztiak hinduismoarekin loturik daude.
- Janaki Mandir: hiriko tenplo handiena eta Nepal osoko handienetakoa da. Bazarraren ipar-mendebaldean kokaturik dago. Brisabhanu Kunwar erreginak eraiki zuen 1898an.
- Ram Mandir: Amar Singh Thapa soldadu ghurkak jaso zuen. Janakpurreko tenplo zaharrena da.
- Vivah Mandap: Lorategi ederrak dituen tenploa da.
- Dhanush Sagar eta Ganga Sagar: Hiriko 200 bainuleku sakratuetako bi famatuenak dira.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Janakpur - Wikivoyage
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










