Share to:

Janire Etxabe

Janire Etxabe

Bizitza
JaiotzaArrankudiaga1979ko azaroaren 3a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, eskalatzailea eta dokumentalgilea

Facebook: ?q=Janire%20Etxabe Edit the value on Wikidata

Janire Etxabe (Arrankudiaga, Bizkaia, 1979ko azaroaren 3a) eskalatzailea, dokumentalgilea eta dantzaria da, dantza bertikalean aditua.

Biografia

Janire Etxabek Dimegaz elkartea sortu zuen 2017. urtean, eta proiektu horren barruan Harrobi Dantza Bertikala konpainia. Euskadiko naturguneetan esku-hartze artistikoak egiteko eta zabaltzeko helburuarekin.[1]

Eskaladatik dantza bertikalera egin zuen jauzi, eta ordutik dantzan orduak ematen ditu arrokatik zintzilik. Anboto mendiko pareta da gehien gustatzen zaiona, baina kobazuloetan eta zuhaitzetan ere aztertzen du mugimendua.

"Atxine" performance dantzatua
Janire Etxabe, Amaia Lejarreta eta Jon Mendizabal MADA performance aurkezpenean
Janire Etxabe Maitane Azurmendiren ilustrazioa, 2025

2024an Atxine bakarkako lehenengo lanaren aurrestreinaldia egin zuen. Obra honetan haurtzaroan, nerabezaroan eta zahartzaroan sortzen diren emozioei erreparatu die.Batetik, musika eta instrumentu tradizionalak musika elektronikoarekin eta modernoarekin nahasten dira. Bestetik, jantzi tradizionalak eta burukoa. Espainiar inkisizioak emakumeen burukoa debekatu zuen. Horregatik, burukoaren bidez kulturak zer nolako karga duen gizartean transmititu nahi izan du Janirek. Benito Lertxundiren Altabizkar kantuan inspiratu da.[2][3]

2023ko Durangoko Azokako inaugurazio ekitaldian MADA izeneko working progress bat egin zuen, Amaia Lejarretarekin.[4]

Kultura eta mitologia ezinbestekoak dira Janirerentzat lan pertsonaletan zein Harrobi dantza konpainiarekin egiten dituenn lanetan. Memoria historikoa, kultura eta mitologia ekoizpen askotan daude, baina batez ere Geu(R)era ekoizpenean ikusten dira. Batik bat, Anbotoko Mari, antzinako sorgin ehiza eta gaur egun ere emakumeek bizi duten sorgin ehiza.[2]

Lanak

Ikuskizunak

Dokumentalak

  • Lehen ikus-entzunezkoa, Harria herria, 2019ko abenduan aurkeztu zuen Mendi Film jaialdian.[6]
  • Iretargi: la luna de Etxauri dokumentalak Nafarroara eraman zuen. Iretargik dantza bertikala eta eskalada uztartzen ditu. "Lamia bat dantzan, zintzilik, ilargia laztantzen", dio sekuentziaren sinopsiak.[7]
  • Haize lerroak dokumentala. Janire Etxabek bere bi grina nagusiak proiektu bakar batean batzea lortu du: dantza bertikala eta natura. Euskal mendi enblematikoenetako batzuk, aldi berean, bere proiektuaren eszenatoki eta pertsonaia protagonista dira, Mendi Film Mendi eta Abentura Zinemaldiaren 2024ko edizioan aurkeztu zuen Haize Lerroak dokumentala.[7][6]
  • 2024an Amaia Lejarretak sortu zuen Erro film laburreko protagonista nagusia izan zen Janire. Filme horretan body painting-a eta dantza bertikala uztartzu zituen egileak. Laburbira zirkuituan eskaini zen eta Ines Osinagak jarri zion ahotsa film laburrari.[8]

Bestelakoak

Dantza klaseak eematen ditu Gautegiz-Arteagan eta Gernika-Lumon (Bizkaia). Gautegiz-Arteagako ikasleen batez besteko adina 30 urtetik gorakoa da; Gernikan, berriz, 14, 16 eta 18 urteko ikasleak ditu. Ikastaro intentsiboetan jende heldua izaten du, eta, urtero, ikastaro guztiak betetzen zaizkio. Jendea kanpoan ere gelditu izan da batzuetan. Iruditzen zaio gero eta erakargarriagoa dela dantza bertikala.[6]

Sariak eta aipamenak

  • 2022an MAX antzerki sarietarako izendatuta egon zen zuzendaritza artistiko onenaren kategorian, Harrobi Dantza Bertik bere konpainiarekin egin zuen Geurera ikuskizunagatik.[7][6]
  • 2023ko Umore Azokako Epaimahaiak Aipamen Berezia ematen zion Harrobi Dantza Bertikala konpainia gazteari, “Geure(R)a” ikuskizunagatik

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Janire Etxabe, danza vertical» EITB 2022-05-05 (kontsulta data: 2024-02-25).
  2. a b c (Gaztelaniaz) L.Garaialde, Olaia. (2024-02-27). «“Amamak transmititu dit hizkuntzarekiko eta mitologiarekiko maitasuna”» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2024-04-23).
  3. «"Atxine" performance dantzatua izango da Saroben, Dimegaz konpainiaren eskutik - Urnieta - 2024-04-14» Aiurri.eus (kontsulta data: 2024-11-03).
  4. «“Fantasia itzela da 'Erro' eta 'MADA' egia bihurtu eta Durangoko Azokan parte hartzea” - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2024-11-03).
  5. «Janire Etxabe: “Dendu ikuskizunean ikusleari hegan egiteko gogoa, askatasuna, eragiten dio dantza bertikalak”» EITB 2022-06-03 (kontsulta data: 2024-02-25).
  6. a b c d ««Mendi Filmek eman zidan bultzada ezinbestekoa izan da nire ibilbiderako»» Berria 2024-12-04 (kontsulta data: 2024-12-04).
  7. a b c Gómez, Verónica. (2023-03-23). «Haize Lerroak: la danza vertical de Janire Etxabe en las paredes de Udalatx o Anboto» cadena SER (kontsulta data: 2024-02-04).
  8. ««Iraganeko haziak orainera ekartzea lortu nahi izan dut»» Berria 2024-04-12 (kontsulta data: 2024-04-18).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya