Jean Maximilien Lamarque
Jean Maximilien Lamarque (Saint-Sever (Landak), 1770eko uztailaren 22a - Paris, 1832ko ekainaren 1a) militar eta politikari frantziarra izan zen. Bere ibilbidea Frantziako Iraultzaren eta Lehen Inperioaren armadan egin zun. Bere papera garrantzitsua izan zen Vendéeko gerran eta Iberiar Penintsulako Gerran. Koleraz hil zen.[1] BiografiaJean Maximilien Lamarque familia aberats batean jaio zen. Bere aita, Pierre-Joseph Lamarque (1733-1802), parlamentuko abokatua, erregearen prokuradorea eta Saint-Severreko seneskala izan zen. Jean Maximilienek heziketa bikaina izan zuen. Saint-Severko Jakobinoen Unibertsitatean ikasi zuen. 1791n, zin egiteari uko egin zion, eta horregatik Izu Garaian jazarri egin zuten. Bere aita 1789ko Estatu Orokorretako Hirugarren Estatuko diputatu aukeratua izan zen eta Pilotalekuko Zina hartu zuen. 1790eko martxoan, Jean Maximilien gaztea, 19 urte zituela, bere aitarekin bildu zen Parisen ikasketak osatzeko. Hiriburuko bizitza politikoan nahasten da, eta 1792an enpresa pribatu batekin konpromisoa hartu zuen. Handik gutxira, Vabresko katedrala arpilatu zuen batailoiaren buruan jarri zen; katedraleko aldarearen marmola hautsi zuten monumentu bat eraikitzeko. 1793. urtearen hasieran, granadari-tenientera igo zuten Landesetako boluntarioen laugarren batailoian.[2] Borboiak boterean berrezarri zirenean (1815), Lamarque antzinako erregimenera itzultzearen aurkari bihurtu zen. Borboiak kargutik kendu zituztenean (1830), erregearen familiaren itzulera babesten zuten legitimismoaren aldekoen altxamenduak erreprimitzeko indarretan parte hartu zuen. Laster, Luis Filipe I.a erregearen ("errege herritarra") monarkia konstituzional berriaren kritiko ere bihurtu zen, giza eskubideekiko eta askatasun politikoekiko errespetu falta argudiatuz. Bere ikuspuntuek herriaren sinpatia indartu zuten. Bere heriotza 1832ko Parisko matxinadarako eragilea izan zen.[3][4] LiteraturanVictor Hugoren Miserableak eleberrian Lamarque jenerala aipatzen da, herriko gizon bat bezala, herriaz benetan arduratzen den bakarra. Bere hiletan iraultzaileek matxinada hasiko dute.[5] Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak |