Jennifer AnistonJennifer Joanna Aniston (Sherman Oaks, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1969ko otsailaren 11 - ) Friends telesailean Rachel Greenen papera antzezteagatik ezaguna egin zan. Antzezle, komediante, zuzendari eta zinema ekoizle estatubatuarra da. Telesaileko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globoa irabazi eban Rachel Green interpretatzerakoan Friends izeneko telezaian. [1]Paper horren esker Emmy Sari bat eta Aktoreen Sindikatuaren Sari bat irabazi eben, eta azken bi denboraldietan milioi bat dolar jaso ebazan kapitulu bakoitzeko.[2] BiografiaJennifer Joanna Aniston New Yorken hazi zan. [3]John Aniston aktorearen eta Nancy Dow aktore eta modeloaren alaba da. [4]Anistonen aita greziarra zan, Greziako Kreta uhartean jaioa. Bere ama, berriz, New Yorken jaio zan, italiar, eskoziar-kanadar, irlandar, ingeles jatorrikoa, eta greziar kantitate txiki batekoa.[3] Anistonek bi anai-arreba daukaz, John Melick eta Alex Aniston. Bere aitabitxia Telly Savalas aktorea zan, bere aitaren lagunik onena izan zana. Grezian bizi izan zan urtebetez, bere familiarekin eta geroago New Yorkera itzuli ziran. Bere aita Days of Our Lives, Love of Life eta Search for Tomorrow telenobeletan aritu da. Aniston, Rudolf Steiner [5]eskolan egon zan eta Manhattan Fiorello H. LaGuardia High School of Music & Art and Performing Arts-eko bigarren hezkuntzan graduatu zan.[6] IbilbideaAniston Hollywoodera bizitzera joan zanean, Los Angelesera, Kaliforniara, 1990ean, lortu ebazan lehen rolak telebistan Molloy telesailean eta Camp Cucamongan.[3] Ferris Bueller-en ere protagonista izan zan, 1986ko Ferris Bueller's Day Off film arrakastatsuaren telebistarako egokitzapena. Seriea, ordea, berehala ezeztatu zan. Aniston bi telebista saio komikotan agertu zan: The Edge eta Muddling Through, Herman 's Head eta Burke' s Law. Agertzen zan hainbat programa bertan ezeztatu ondoren, 1993ko beldurrezko filmeko protagonista izan zan, Leprechaun (La noche del duende en España edo El duende maldito en Latinoamerica), kultuzko film bihurtu zana eta haren arrakastak ondorio gehiago sortu ebana, zeinetan Anistonek ez eban parte hartu. [7]Denpora pasatu ondoren Leprechaun estreinaldian, Anistonek emanaldia uztea pentsatu eban. Zinemako ibilbide arrakastatsua du batez ere komedia erromantikoetan, non Hollywoodeko hainbat ekoizpen zinematografikotan parte hartu eban. Kritikaren laudorioak irabazi ebazan, She 's the One, Office Space, Amigos con dinero eta The Good Girl film independenteetan egindako interpretazioengatik. Friends telesaila amaitu ondoren, bere arrakasta komertzial handienak Como Dios/Bruce Todopoderoso, Along Came Polly, Viviendo con mi ex, Marley y yo eta ¿Qué les pasa a los hombres? filmak izan dira.[8] Informazio gehigarriaTelesailean ere presentzia handia izan eban, “The Rachel” ezizenez ezaguna den ile mozketa ikonikoagatik. Oso ezaguna izan zan garai hartako emakumeen artean.[9] [10]Izan ere, hainbat urtetarako orrazkera imitatu eben, [11]eta, gainera, Rolling Stone aldizkariak «El mejor pelo de Estados Unidos» izendatu eban. FilmografiaFilmak
Telebista
Gonbidatutako agerraldiak
Erreferentziak
Kanpo estekak |