Jesus Sarria
| Jesus Sarria | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Habana, 1887 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bilbo, 1922ko uztailaren 27a (34/35 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria eta idazlea |
Jesus Sarria Fernández Alvar (gaztelaniaz: Jesús de Sarría) (Habana, 1887-Bilbo, 1922ko uztailaren 27a) Kuban euskal familia baten altzoan jaiotako idazlea izan zen. Bizkaira itzuli zen eta Bilboko kultura dinamizatzaile handia izan zen. Euskal nazionalismoaren barruan pertsonalitate eklektiko eta irekia izan zen.
Biografia
Habanatik oso gazte Bizkaira itzuli zen eta nazionalismoan militante gisa aritu zen; urteekin mugimenduaren ideologo bilakatu zen. Zuzenbidea ikasi zuen, adar administratiboak espezializatuz. Gai horiei buruz argitalpen batzuk egin zituen. Algortan eta Bilbon bizi izan zen.
Lion d'Or kafetegiaren, Sociedad Bilbainaren eta Ateneoaren tertulietan parte hartu zuen. Lehen Mundu Gerraren garaian aldizkari kultural baten ideia landu zuen; 1917an Hermes aldizkariaren lehen zenbakia plazaratu zuen. Dirudienez, haren asmoa, ideologia gainetik, Euskal Herriaren aldeko korronte zabal sortzea zen baina porrot egin zuen, bai aldizkarian baita ere beste ekimenetan. 1922ko uztailaren 27an bere Bilboko etxeko balkoitik buruaz beste egin zuen. Arrazoiak ez dira ondo ezagutzen.
Hermes aldizkaria
Hermes: Revista del País Vasco 1917 eta 1922 artean Jesus Sarriak argitaratutako Euskal Herriko kulturaren gaineko aldizkaria izan zen. Bilboko kultura aldizkaria izan zen, lehen zenbakia 1917an atera zuena. Hasieran hilero kaleratzen zen eta gero hamabostean behin. Zuzendaria Jesus Sarria abertzalea izan zuen, baina ideologia askotako laguntzaileak izan zituen: R. Maeztu, Pedro Mourlane Mitxelena, Ignacio Areilza, Miguel Unamuno, Arturo Kanpion, Jose Maria Salaberria, Salvador de Madariaga, Manuel de la Sota, Telesforo Aranzadi eta beste asko. 1922an atera zen azken zenbakia.[1][2]
Obra
Artikulu askorekin batera, batez ere Hermes aldizkarian, liburu eta liburuxka batzuk idatzi zituen:
- Las Sociedades Extranjeras en la legislación inglesa (Madril, 1909).
- Las compañías anónimas. Necesidad de reformarlas (Bilbo, 1916).
- Ideología del nacionalismo vasco (Bilbo, 1918, 129 or.).
- Autonomía nacional y democracia (Bilbo, 1918, 10 or.).
- Gobierno propio vasco y unidad del Gobierno (Bilbo, 1918, 13 or.).
- Vibraciones de la Patria (1918, Bilbo; 19 or.).
- Tres invocaciones por Euzkadi (Bilbo, 1918).
- Oligarcas y ciudadanos (Bilbo, 1919, 27 or.).
- En defensa de lo nacional (Bilbo, 1919, 21 or.).
- La inmortalidad de Arana Goiri (Bilbo, 1919, 17 or.)
- Patria Vasca (Bilbo, 1920, 131 or.).
Erreferentziak
Bibliografia
- Koldo San Sebastián: Jesús de Sarria: nacionalismo y heterodoxia, Ediciones Alderdi, 1985.
- Koldo San Sebastián: "Biografía de Jesús de Sarría". Bidebarrieta: Revista de humanidades y ciencias sociales de Bilbao, 7zk., 2000. ISSN 1137-4888
- Germán Yanke: Jesús de Sarría: El nacionalista heterodoxo, "Bilbaínos recuperados" bilduma, Bilbo: 2012. ISBN: 978-84-937587-9-0
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Jesus Sarria Auñamendi Entziklopedian.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









