Jesús Pardo
| Jesús Pardo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Jesús Pardo de Santayana Díez |
| Jaiotza | Torrelavega, 1927ko maiatzaren 5a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 2020ko maiatzaren 22a (93 urte) |
| Heriotza modua | ezezaguna |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala 1952) : kazetaritza |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, kazetaria, olerkaria, ipuingilea, saiakeragilea, eleberrigilea eta itzultzailea |
| Enplegatzailea(k) | Pueblo EFE agentzia Cambio 16 (en) Madrid (en) Historia 16 |
| Genero artistikoa | Bidaldi liburua memoriak |
Jesús Pardo de Santayana Díez (Santander, Espainia, 1927ko maiatzaren 5a - Madril, Espainia, 2020ko maiatzaren 22a) espainiar idazle eta kazetaria izan zen.
Biografia
Kazetari gisa, atzerriko berriemaile moduan lan egin du, Londresen lehenbizi, hogei urtez, eta Genevan eta Kopenhagen, gero.
Idazle gisa, zenbait eleberri idatzi zituen, autobiografia kutsu nabarmenekoak: Ahora es preciso morir (1982, Orain ezinbestekoa da hiltzea); Ramas secas del pasado (1984, Antzinako adar lehorrak); Operación Barbarossa: historia ficción (1988, Barbarossa operazioa: historia fikzioa); Las últimas horas de Pincher Trumbo (1988, Pincher Trumboren azken orduak); Eclipses (1993, Eklipseak). 1996an Autorretrato sin retoques (Ukiturik gabeko autoerretratua) argitaratu zuen, Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo espainiar intelektualen deskribapen gupidagabea eta desmitifikatzailea.
Eleberriez gainera, era askotako liburuak idatzi zituen: poema-bildumak; gidak eta bidaia-liburuak Bukarest (1991), Conversaciones con Transilvania (1988, Elkarrizketak Transilvaniarekin); biografiak Dante (1984), Galileo (1984); eleberri gisako biografia-kontakizunak Yo, Marco Ulpio Trajano (1991). Itzultzaile gisa, Charles Dickens, Mark Twain, Isak Dinesen, Nadine Gordimer, Pier Paolo Pasolini, Noah Gordon eta herbehereetar eta eskandinaviar idazle askoren obrak itzuli zituen gaztelaniara. 1998an Zapatos para el pie izquierdo (Ezker oinerako zapatak) argitaratu zuen, historian zehar sortu izan diren asmakizun bitxiei buruzko liburua.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









