Jianzi


Jianzi (txinera sinplifikatuz: 毽子; pinyinez: jiànzi) Txinako kirol tradizional bat da. Luma-bola astun bat airean mantentzea helburu duen kirola da, horretarako partehartzaileek gorputzeko edozein atal erabil dezakete, besoak eta eskuak ezik.
Historia
Han dinastiaren garaian (K.a. 202 - K.o. 220) Cuju izeneko kirola egiten zen eta handik eratorria dela uste da. Entrenamendu militarra egiteko erabili izan da historian zehar.[1] Liburu askotan agertzen dira jianziaren aipamenak.[1]
Lehenengo txapelketa ofiziala 1933an jokatu zen Txinan[1]. 1936ko Berlingo Olinpiar Jokoetan txinatar atleta batek erakustaldi bat egin zuen eta Alemanian aurrena eta Europako beste herrialdetan ondoren zabaltzen hasi zen, "shuttlecock" izenarekin, jolas gisa bazen ere.[1]
1999. urtean sortu zen Nazioarteko Shuttlecock Federazioa (ISF)[2] eta 2000an antolatu zen leheengo Munduko Txapelketa Hungariako Újszász hirian.[3]
Kirola
Badminton kantxatan jokatzen da bi jokalariren artean edota bikoteka. Kalean edo parkean jokatzen denean pertsona gehiagoren artelko zirkuloak eratzea ere ohikoa da.
Sarearen alde batetik bestera pasatu behar da eta lurra uki dezan ekidin behar da. Horretarako gorputzeko edozein atal erabil daiteke luma-bola kolpatzeko, besoak eta eskuak ezik.
Luma-bola badmintonekoa baino 3-4 aldiz astunagoa da (15-25 g artean) eta lau luma luze ditu txertatuta, bamintonekoak hamasei luma labur ditu.
Erreferentziak
- ↑ a b c d «Shuttlecock sport - Jianzi - Shuttlecock» web.archive.org 2009-02-12 (kontsulta data: 2025-05-24).
- ↑ (Ingelesez) Admin, I. S. F.. (1999-01-01). «History of Shuttlecock Sport» ISF (kontsulta data: 2025-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «Discover Dragon Boat Racing and Other Folk Sports in China» The World of Chinese (kontsulta data: 2025-05-24).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









