Jorge Lavelli
| Jorge Lavelli | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Buenos Aires, 1931ko azaroaren 11 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Parisko 13. barrutia eta Paris, 2023ko urriaren 9a (91 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | antzerki zuzendaria, opera directorra, errealizadorea eta itzultzailea |
| Jasotako sariak | |
Jorge Lavelli (Buenos Aires, 1932ko azaroaren 11 – Paris, 2023ko urriaren 9a) argentinar antzerki-zuzendaria izan zen.
Jatorri italiarreko familia batean sortu zen Buenos Airesen. Beka bati esker iritsi zen 1960an Frantziara, eta han hartu zuen bizilekua betiko. Hasiera-hasieratik, testuaren antzerki baliokidea aurkitzen ahalegindu zen, gorputza, erritmoa, espazioa, alderdi plastikoa eta testua bera maila berean ipiniz. Besteak beste, Witold Gombrowicz idazle poloniarra ezagutarazi, eta Fernando Arrabalen obrak antolatu zituen. Opera-alorrean ere lan egin zuen, eta Mozarten Idomeneo Kretako errege obraren antzezpena prestatu zuen 1975ean. 1988an, bere gain hartu zuen Parisko Colline Antzokiaren zuzendaritza. Antzerki modernoa bultzatu izan zuen beti, eta adierazpen-askatasun handia eta mundua ikusteko era bitxia zuten egileekin lan egin zuen. Hala, García Lorcaren El público antzerki-lana estreinatu zuen, artista espainiarraren konpromiso soziala adierazten zuen lanik adierazgarriena. Umore garratza, lotsagabea eta iraultzailea izan zen Lavelliren modurik gogokoena, egile anitz eta ezberdinen bitartez munduari buruzko galderak adierazten dituena. Le Mechant Theatre konpainiaren zuzendari izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









